Seguru badela norbait

331013309_dfde6c3224_o.jpg
…geuri laguntzeko prest. David de Jorge eta biok mila sukalde errezetatik gora dauzkagu jarrita RECETANIA gaztelaniazko gure blogetako batean, gastroliteraturari eskainitako GLOTONIAren luzapen gisara. Orain euskaraz eman nahi genituzke, baten batek porrusalda edo txibiak egiten ez badaki, sarean errazki aurki dezan modua. Esan bezala, euskaraz. Baina hortxe hasten zaizkigu arazoak: RECETANIA delako hori, gaztelaniazko blogspot sistema erabiliz egin genuen. Gezurra dirudien arren, ez gara iaioak blog kontu hauetan eta laguntza behar genuke leku berri hori jasotzeko, diseinu aldetik batez ere. Edukiak, izenburua eta horiek denak badauzkagu, baina edukiontzia falta. Euskaraz aurkitu ditugun sistemak (mundua.com hau barne), ez ditugu behar bezala manejatzen ikasi, eta asti eta argi handirik ez ikasteko. Seguru zuen artean izango dela norbait guri laguntzeko prest. Mirari handiagoak ikusi dira munduan. Hala balitz, jarri harremanetan gurekin, otoi.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Seguru badela norbait”-ri buruz

  • Konatxe: honetarako erabili, adibidez, zebehar.com webgunea. Agian norbait agertuko da zuek laguntzeko prest.