Segurtasun faltsua

Segurtasun faltsua –

Onintza Enbeitak Berria egunkarian.

Segurtasun faltsua
Argazkia: Goiena

Harrigarria egin zait COVID-19aren ziurtagiria izaten ari den onarpena. Nola badaukanak badaukan, jendeari ez dio ardura ondokoa jasaten ari denak. Ordea, ziurtagiriak ez du ezertarako balio. Lehenik, ematen duen segurtasun sentsazioa gezurra delako. Ni txertatuta dagoen herritar zintzoa naiz, baina positiboa izan naiteke, eta ziurtagiriak ez dit ukatuko birusa zabaltzea. Bigarrenik, pentsatu egin beharko genuke zein aurrekari ezartzen ari garen etorkizunean gerta dakizkigukeen infekzioen aurrean. Orain COVID-19a da arazoa, baina gero? Hirugarrenik, kasualitate handiegia da orain ere futbola neurrietatik libre gelditzea, beste sektore guztiongan eragin murriztailea izango duenean. Bitartean, Osakidetza hustu egin dute. Lehen arreta ia desagertu egin da. Ez, ez naiz esajeratzen ari: herri txiki batean bizi naiz herri txikiz inguratuta, eta harrigarria da zenbat kontsultategi itxi dituzten. Eta ez dute berriro irekitzeko asmorik. Azken astean, COVID-19an positibo eman izan duen jendearekin egotea tokatu zait, eta bati baino gehiagori entzun diet ez diela inork deitu. Inork ez: ez aztarnariek ez medikuak. Eta neure buruari galdetzen diot ea nola babestuko gaituen paper zikin batek, gure agintariek ez badute nahi gure medikuak babes gaitzan.

 

Segurtasun faltsua

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.