Sarrionandiaren poema bat, gaurko egunerako

Sarrionandiaren poema bat, gaurko egunerako

Euskal herria defendatuko dugu/ uholdeen kontra, / lehortearen kontra eta adur/ eskasiaren kontra.

Euskal herria alfabetatuko dugu/gramatika sortzaile/eta aldatzaileekin, eta ariketa/ pornografikoekin.

Euskal herria gainpolatuko dugu/ malthusen kontra/ euskaldunez, koreanoz, swahili beltzez/ eta eskandinabiar blondez.

Euskal herria laudatuko dugu/ finezia idiotakin/ eta gogorrezia argiekin eder,/ penagarri / eta geurea delako. Eta finean/ euskal herria/ San Agustinena eta faltsua-egia/ frogak pasa ondoren,/ benetako herria dadinean/ asmaketa ahaztuko dugu./

Estatu tekniko bat utzi eta ikurrinak/ sukaldeko trapu bihurtuko ditugu,/ euskal herriak izatearenekin batera/ ez izatearen abantailak izan ditzan.

(Joseba Sarrionandia. Herri proiektoa. Trepi eta Arawak. HAU DA ENE ONDASUN GUZTIA)

Sarrionandiaren poema bat, gaurko egunerako

Irudia | Egunkariaren lehen urteurrena 91ean | Egunkaria | LGPL
Sarrionandiaren poema bat, gaurko egunerako

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.