Sare sozialen keriak, artisten begietatik

Azken denboran sareaz eta sare sozialen erabileraz dezepzionatu xamar nabil; nire zokoa ezin topatuta, galdera batzuri erantzuna bilatu nahian. Eta sareko tresnok sortutako alienazioaren inguruko korronte kritikoa bilatzen, hiru artista kritikorekin egin dut topo. Shaun Higton, Florian Kuhlmann eta aurkezpenik behar ez duen Banksy. Artea beti izan baita kritika zorrotz eta beharrezkorako mailurik onena.

1-Itxurakeria laburmetrai batean

Shaun Higton zinegileak sare sozialetan nagusi den hipokresia salatzen duen laburra argitaratu zuen ekainean. ‘What’s on your mind?’. Ikus-entzuneko pieza bikaina, sareotan dugun portaeraz pentsatu eta sarerik gabeko garaia -ozta-ozta bada ere- ezagutu genuenok, ohiturak nola aldatu ditugun konturatzeko.

 

2-Zentzugabekeria gaseosoa, kontzeptualki

Click, billions are clicking halaxe dio Florian Kuhlmann artistak izen bereko bere piezan: “Bilioika pertsona dira egunero mahaigainaren aurrean jarri eta esku bat -gehienetan atzamarra soilik- mugitzen dutenak: Klika gure mundua eraldatzeko mugimendua da, iraultzak hasteko mugimendua, lagunak egin eta galtzekoa. Klikatuz geroz eta ageriagoak dira bihurtzen, eta zalantzan jartzen dute ekintza fisikoen garrantzia.” (klikatu hemen pieza ikusteko).

Kuhlmann kritikatzen dituen tresna berberez baliatzen da bere obra interaktiboa sortzeko. Absurdua kubora darama, agerian utziaz ohiko bihurtu diren hainbat inertzia eta zentzugabekeria. Aipamena merezi dute halaber, #Retweetthis eta Clickandsharethis piezek (klikatu izenetan probatzeko). René Magritte ere emulatu du Ceci n’est pas une pipe-ren sareko bertsioarekin.

Bild_87.preview

3-Mugikorkeria/menpekotasuna (Banksy)

Graffiti bat eskaini zien apirilean Banksyk sare sozialei eta mugikorrekiko dugun menpekotasunari. Hormatik, berritutako bere webgunera ekarri zuen pieza. Besarkatuta bikote batek mugikorrari begiratzen dio, pantailaren argi zuria aurpegian. Behean ikusi dezakezue.

banksy

Bansky 1

banksy2

Bansky 2

Espero postak pentsatu arazi izana. ;-) (hau ez da begi-keinu bat)

Ekaitza bainuontzi batean