Santiago Carrillo: “Euskal arazo politikoa ez da ETArekin amaituko”

1915 urtean jaio zen Santiago Carrillo politikari komunista espainiarra hil egin da, etxean lotan. Gigabyte eta tinta beltz andana publikatuko da egunotan Carrillok utzi duen itzalaren inguruan. Gehienek Espainiako trantsizioan izan zuen papera azpimarratuko dute, gaur egungo sistema politiko espainiarrari zilegitasuna emanez. Gerra zibileko eta gerraosteko garaiari ere erreparatuko diote, batzuk errepublikaren defendatzaile gisa estimatuko dute. Ostera, izango da Paracuellos ehun aldiz errepikatuz Carrillo ustezko genozidio baten buru jarriko duenik ere.

Gure eremu partikular honetatik, aldiz, orain dela bi urte esan zituen hitz batzuei helduko diegu. “Euskal arazo politikoa ez da ETArekin amaituko”. Ebrotik behera Espainian bazterrak nahasten dituen esaldia izurik gabe esan zuen. Federalismoa nahi eta espainiarra sentituta ere, nazionalismo periferiko deiturikoekiko sentiberatasuna izateko aldarria eraman zuen.

https://www.youtube.com/watch?v=yWCqi_HaZqQ

2008ko abuztuan El Pais-en eskanitako elkarrizketan Ibarretxe planari buruz galdetuta “nazionalismo okerrena espainiarra” zela esan zuen:

“P.Usted defiende con frecuencia al nacionalismo catalán y al vasco, e incluso ha quitado hierro al plan soberanista del lehendakari Ibarretxe que tantos disgustos le está dando al Ejecutivo.

R. Me parece que hubiera sido más inteligente tomar en consideración en el Congreso ese plan y eliminar esos elementos soberanistas. Así se habría desarmado a muchos de los más radicales separatistas. La solución a esos problemas exige una finura política y una audacia que desarme. El propio Ibarretxe cree que la mayoría de los vascos no quiere la separación.

P. Puede que de momento no, pero su pulso con el Estado es un mal precedente y enrarece la atmósfera política.

R. O aceptamos convivir con esos problemas y buscarles solución, o tendremos que volver a la dictadura.

P. ¿No se le puede pedir al lehendakari Ibarretxe algo más de sentido de Estado? ¿Le parece sensato plantear esa consulta cuando en el País Vasco no existe libertad democrática porque no ha cesado la violencia de ETA y de su entorno?

R. La forma de superar esa cuestión es discutirla en el Parlamento. De todos modos, a mí el que me preocupa es el nacionalismo español. Es el peor.

P. ¿Por qué es el peor?

R. Todo el mundo tiene derecho a defender sus ideas. No vaya a caer usted en la simpleza de pensar que yo aplaudo al nacionalismo vasco o al catalán, no. Yo los respeto. Pero el nacionalismo español es el que ha dominado durante los 40 años de dictadura de Franco. Y si miramos atrás, aparte del breve paréntesis de la República, hay siglos de monarquía autocrática en España.”

 

santiago carrillo

4 pentsamendu “Santiago Carrillo: “Euskal arazo politikoa ez da ETArekin amaituko””-ri buruz

  • Gonzalo Etxague

    Santiago Carrillok eredua izan beharko luke ezkertiar guztientzat, eredu okerra zein den jakiteko, saihestu beharrekoa.

    • Donostiarra 2012-09-18 19:51

      Erraza da kritikatzea argudiorik eman gabe.

      • Gonzalo Etxague

        Asko eta asko eman daitezke, baina funtsezkoena Espainiako ezkerra saltzea izan zen, transizio delakoan. Piper-pote eta guzti legalizazioa lortzeko. Gainera, Espainiako erregearen laguna izatea eta eguna joan eguna etorri goraipatzea ez dator bat nik ezkertiar bati buruz daukadan ideiarekin. Hemen badaukagu zer ikasi.

  • beti esaten den bezala,zure “faena”ona edo txarra izan ,hil ondoren beti sorbaldan ateratzen dizute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude