Sanferminetako afixak

Sanferminetako afixak –

Nekez aurkituko dugu gurean Sanferminak baino jai maitatuagorik, eta mundu mailan ezagunak izaki, jakinmin handia pizten dute berau iragartzeko afixek.

.

Zortzi hauexek dituzu aurtengorako hautagaiak:

Orain gutxi ezagutarazi ditu Iruñeko Udalak aurten festa iragartzeko hautagai diren zortzi afixak, eta epe bat zabaldu du, apirilaren 30eko 19.00ak arte, iruindarrek gustukoena bozka bidez aukera dezaten. Ezinbestez urtero egoten diren plagio salaketak gora-behera, aurten kalapita politikoa ere eragin du afixetako batek.

UPN alderdiak, PSE lagun duela, kexu agertu da “Txist-jazz,Yeah!” izeneko afixan Veronica Ferreira ageri delako, datozen hauteskundeei begira EH Bilduren Kongresurrako zerrendan hirugarrena, eta afixa hautagaietatik kanpo geldi dadin eskatu dute, “propaganda abertzalea” delakoan.

Afixak hautatu dituen epaimahaiak, bere aldetik, aukeraketa erabat artistikoa izan dela adierazi du, eta 8. afixak, “Txist-jazz, Yeah!” izenekoak, festa oso modu aproposean irudikatzen duela gaineratu du, “folklorea eta modernitatea uztertzen dituen collagea da, alaitasuna eta kulturaniztasuna dariona”.

Izan ere, Veronica Ferreira ez da afixan ageri EH Bilduren hautagaia delako, aurten Braulia erraldoiaren txistulari legez 25 urte beteko dituelako baizik.

Sanferminetako afixak
Iruñeko alkate Asiron, hautagai diren zortzi afixen sortzaileekin.

Sanferminetako afixak