San Sebastianek saltzen du

San Sebastianek saltzen du

Gipuzkoara turismoa erakartzea errazagoa omen da San Sebastian marka erabilita, Gipuzkoa erabilita baino. Eta noski, ingelesa beti da hizkuntzarik erakargarriena: Explore San Sebastian region izena du diputazioak Gipuzkoako turismoa sustatzeko sortutako markak.

San Sebastianek saltzen duZur eta lur geratu naiz, gipuzkoarra izanik San Sebastianek (gutxienez Donostia izan balitz) ez nauelako ordezkatzen; eta ingelesaren erabilera ulertu dezakedan arren, egia esan azken aldian dezente kezkatzen nau edozein lelo asmatzerako orduan ingelesera jotzearekin.

Berrian irakurri dut, martxoan eman zuela Gipuzkako Foru Aldundiak markaren berri. EH Bildu ez zuen konbentzitu eta Denis Itxasok azalpenak eman ditu: “publizitate komunikazioan leloek eta markek indarra galtzen dutelako azalpenak gehitzen diren heinean”, “ez da Gipuzkoa aipatzen, ezta Euskadi, Euskal Herria, Espainia edo Europa ere”. Ez, baina hiri bat ageri da probintzi bat ordezkatzen eta gaztelania eta ingelesa bertako hizkuntza zanpatzen. Edo hori iruditu zait niri bederen.

Donostiaren ospea baliatu nahi izan dute. Jakina da Donostia 2016an behintzat oso modan dagoela, ikusi beharko dugu 2017an zer geratzen den. Jendeak ez du Gipuzkoa ezagutzen, agian Guipúzcoa bai; jendeak ez du Donostia ezagutzen, baina lasai, San Sebastian bai.

San Sebastianek saltzen du.