San Marko itxita, Astigarra eta Orereta arteko mugan hondakindegi berri baten arriskua

Errenteria_05_Vertedero.jpg

Eguzkik, San Markoren itxieraren ondoren, Astigarra eta Orereta arteko mugan hondakindegi berri baten eraikuntza arriskuaz ohartarazi nahi du.

Hamarkadetako garanpenkeria eta PNVren ereduaren ondorioz, Gipuzkoako artifizialtze eta txirotasun maila handiena duen eskualdea Oarsoaldea izanik ere, giza eta ingurumen eragin horiek handitzea mehatxatzen duten egitasmoak daude mahai gainean: Jaizkibelgo superportua, AHT, autopista berria (jada hirugarrena), Oarsoaldeako ZLP (PTP), Lezo-Oiartzungo plataforma logistikoa e.a. Etengabe bide beretik. Eta hau nahikoa ez balitz, lobby ezberdinak Oarsoaldean esperimentuak egiten jarraitu nahi dute ingurumenaren eta herritarron osasunaren kontura negozioa egiten jarraitzeko.

Amenabar (Moilur S.L.) eraikuntza enpresa ezaguna Lau Haizeta parkean ( Txoritokieta mendia) zabortegi berri bat eraikitzeko betebehar administratiboak osatzen ari da, zeina duela gutxi itxi duten San Marko zabortegitik 500 metrotara geratzen den, Oreretako mugan (Beraun auzoa).

Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak bide administratiboaren barruan helegiteak aurkeztu ditu, non egitasmoaren gelditzea  eta baimenik ez ematea eskatzen dion Eusko Jaurlaritzari, hala nola Astigarraga eta Oreretako udalei.

Amenabarrek Lau Haizeta Parkean inerteen zabortegi bat, baita eraikuntza hondakinak birziklatzeko instalakuntza industrialak ere, eraikitzeko egitasmoaren aurrean,  Eguzkikook uste dugu zenbait urtetan zehar eman ziren giza mugimenduak eta ekologistak (Beraungo bizilagun elkartea, Altzakoa…) San Marko zabortegiaren itxiera lortu zutela eta honek Oarsoaldeko ingurumenaren hobetzea ekarri zuela. Eta orain, lau urte geroago, mehatxu neoliberala berriz azaldu da.

Bide honetan gogoratu behar dugu Lau Haizeta parkearen ingurua oso kaltetua izan dela  hondakinen labeak, San Marko zabortegia, telekomunikazio antena handiak, baso suteak, zenbait harrobi.. bezalako jarduerekin. Eta azken urte hauetan Mogilurren kamioiekin.

Mogilurrek bere jardueran askatasun osoz aurrera eramateak, traba asko eragin ditu Lau Haizetako Parkeko herritarren artean, naiz bertan bizi direnak naiz bisitariak, baita natur ingurunean hainbat eragin ere: kutsadura akustiko eta atmosferikoa, natur ingurunearen artifizializazioa, basa faunaren uxaldi, segurtasun eza, ia etengabeko kamioien joan- etorriak sortutako egon ezina…

Guzti honengatik, Eguzkik Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuari eginiko eskaerak honela labur ditzakegu:

–        Lau Haizeta Parkean zabortegi berri bat eta eraikuntza hondakinak birziklatzeko instalakuntza industrialak eraikitzeko baimenik ez ematea.

–        Astigarragako Udalarekin batera, etorki naturaleko soinu erreserba izendatzeko bidea irekitzea ( legedia g motakoa bezala izendatzen dena), Lau Haizeta Parkeak babes akustiko egokia izan dezan.

–        Azter dezatela irregulartasun bat derizkioguna: zabortegiaren eta eraikuntza hondakinak birziklatzeko instalakuntza industrialen tramitazioa aparte egitearena.

–        Lau Haizeta Parkean beharrezko bitarteko tekniko eta ekonomikoak bideratzea hasieratik proposatu zena (duela hamahiru urte) egi bihur dadin: ingurune naturalean berezko diren jarduerak aurrera eraman daitezen, ingurune natural babestu bat non natur eta aisialdirako inguru horietan gozatzeko aukera izan dezaten Donostialdea eta Orasoaldeako herritarrak, zeina berauen auzo eta herriek ez dioten eskaintzen.

Horretarako Eguzkikook hausnarketa  egiteko eskatzen diogu bai Eusko Jaurlaritzari, hala nola Astigarraga, Orereta eta Donostiako Udalei, XXI. mendean egin beharreko lurralde antolaketa naiz lurraren erabileraz, giza eta natur ingurunean txertatutako proposamen aurrerakoien alde egin dezatela eta ez, garaiz kanpoko eredu intentsiboak errepikatuz, ingurumen, osasun eta giza ikuspegitik ezkorki eragin luketen jardueren bultzatuz: kutsadura akustikoa, lurra naiz uraren kutsadura, faunari eraginak, trabak eta osasun kalteak baserrietan, bertako biztanleria eta bisitariei, e.a.

Eguzki aldiz, Lau Haizeta Parkeko (Donostia, Astigarrga, Orereta), Oarsoaldeko eta Gipuzkoko kudeaketarentzat eta ingurune babestuen naiz babes bereziko nekazal lurrarentzat etorkizun hobeago bat bultzatu nahi du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude