San Ferminetako ikurriña, Otegiren oparia

“Nire urtebetetzerako oparirik onena, udaletxean ikurriña handi bat jartzea da (San Ferminetako txupinazoan)”. La Razón egunkari sonatuak argitaratu duenez, hauxe izan da, gutxi gorabehera, Arnaldo Otegik Iruñeko alkate berriari, Joseba Asironi egin dion eskaria; sekula holakorik!

San Ferminetako ikurriña, Otegiren oparia
Otegik aurten eskatutakoa orain bi urte jazo zen… to oparia! (2013ko uztailak 6).

Arnaldo Otegi 1958ko uztailaren 6an jaio zen Elgoibarren, eta beraz, urtebetetzea du San Ferminetako txupinazo eguna. “Logroñoko kartzelan zigorra betetzen duen Batasunako agintariak Iruñeko alkateari zalantzak argitu dizkio Udaletxean ikurriñaren presentziari dagokionean –gehitzen du eskumako egunkariak, iturri antiterroristak aipatuta-. Ez dakigu mezua alkateari heldu zaion, baina Otegik ezker abertzalean duen eragina ezagututa, egindako iradokizunari adi egon beharko da”.

Datorren astelehenean, aurtengo San Ferminak hasi eta bi urte beteko dira arrantzale bizardunek ekintza ikusgarri batean Iruñeko Udaletxe parean ikurriña erraldoia eskegi zutenetik.

Orain arte ez bezala, aurten ikurriñak ez duela jazarpenik izango eman du aditzera Asironek, eta askatasun osoz haizatu ahal izango duela plazara daraman edonork; “oso ikur maitatua baita nafar askorentzat”.

Otegiren `txantxara´ bueltatuta, asko izan dira kartzelako bisitaldietako elkarrizketen berri ematea legez kontrakoa dela adierazi eta La Razón-ek argitaratutako informazioa nondik atera ote duen galdetu dutenak. Zigortutako politikariaren semeak, Hodei Otegik, argitu  digu kontua:

San Ferminetako ikurriña, Otegiren oparia