Saskibaloiari ez, futbolari bai?

Aurreko astean jakin genuen Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Basketen desagertzea ekidingo zuela 5.2 milioiko laguntzarekin, taldeak zuzenean 1,5 milioi bakarrik jasoko dituen arren (Foru Ogasunarekin zuen 3,7 milioiko zorra ere kitatu diote). Udaran berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertako basket taldeari diru laguntza kendu zion (kantitatea 5,2 milioi baino asko txikiagoa zen), eta hori dela eta, taldeak aurrekontu murrizketa izugarria egin  zuen, aurreko denboraldian lortu zuen Eurocup txapelketako txartelari uko egin behar izan ziolarik.

Bi kasuetan talde profesionalei diru laguntzak ematearen aldekoak eta aurkakoak azaldu dira. Batzuek diote ona dela dirua banatzea, azken finean bertako ekonomia sustatzen omen delako. Laguntzen aurkakoek argudiatzen dute enpresa pribatuak diren heinean ez dutela eskubiderik denen dirua jasotzeko, eta are gutxiago gaur egungo egoera ekonomikoarekin.

Ni argi eta garbi laguntzen aurkakoa naiz, ez dudalako uste talde hauek gizartearen ongizatea hobetzen dutenik, eta beraz denena den dirua hauei ematearen aurkakoa naiz guztiz (gaur egun are eta gutxiago). Hala ere, kezka pare bat ditut honen inguruan. Desagertzeko arriskuan legokeen taldea jarraitzaile gehiagoko taldea balitz, adibidez Reala  edo Athletic, gaur diru laguntzen aurka daudenek jarrera berdina edukiko al lukete? Eta Gipuzkoako Foru Aldundiak udaran saskibaloi taldearekin izandako jarrera berdina edukiko al luke Realarekin, dituen jarraitzaile kopurua jakinda?

 

 

dirua, Ekonomia, futbola, Saskibaloia

Donostiarra. Zuzenbide eta enpresagintzako ikaslea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude