Sakelakoari bateria kargatzeko jarraibideen atarikoa (Cortázar eguneratuta)

Pentsa ezazu honetan: erloju sakelako bat oparitzen dizutenean infernu loretsu txiki bat oparitzen dizute, arrosa-kate bat, airezko ziega bat. Ez dizute  erloju sakelako soilik ematen, zorionez bete ditzazula, eta iraungo dizula espero dugu, marka onekoa baita, suitzarra errubizko ainguraduna Touring jan zuen sagar pozoinduna; ez dizute soilik oparitzen harri-jotzaile koltan-xahutzaile xehe hori, eskumuturrean poltsikoan lotu eta zurekin ibiliko duzuna. Oparitzen dizute —ez dakite, hori da okerrena, ez dakitela—, oparitzen dizute zure zeure puska hauskor eta prekario bat, zurea den baina zure gorputza ez den zerbait, zure gorputzera lotu behar dena zure eskumuturretik poltsikotik besotxo desesperatuaren gisa zintzilikatzen den uhalarekin musika entzuteko kaskoekin. Giltza Bateria egunero emateko kargatzeko premia oparitzen dizute, giltza emateko argindarrera konektatzeko obligazioa, erlojua sakelakoa izaten jarrai dezan; bitxi denden bitrinan, irratiko iragarkian, telefono zerbitzuan ordu zuzenari lagunartean pantailari beha egoteko obsesioa oparitzen dizute. Hura gal dezazun, lapur diezazuten, lurrera erori eta hauts dakizun beldurra oparitzen dizute. Bere marka oparitzen dizute, eta beste markak baino hobea delako segurtasuna, zure erlojua sakelakoa besteekin erkatzeko joera oparitzen dizute. Ez dizute erloju sakelako bat oparitzen, zu zara oparigaia, zu oparitzen zaituzte erlojuaren sakelakoaren urtemugan.

Móvil

*Ibon Sarasolak egindako Kronopio eta famen istoriak liburuaren itzulpenaz baliatu naiz.

Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude