Saihestezina

Saihestezina –

Covid19ren balazta  gisa ezarritako lehen fasean amaiera hurbiltzen ari da, – eta aurreikusten zen bezala-  eskailera luze baten  lehen maila baino ez da. Hala ere, eta nire harridurarako, lehenengo asteetan arduradun politikoek zein osasun arlokoek adierazten zuten gordinkeria ikusita, azken egunotan hartutako erabakiak, bai lanean hasteari dagokionez, bai beste erabaki “osagarri” batzuei dagokionez, lehentasunezko helburutik urruntzen ari direla uste dut, hau da, Covid19rekin zuzeneko borrokari eustea.

Saihestezina
Arg: Geralt (Pixabay)

Nire ustez, pentsatzekoa da, gizarte osoa -milioika pertsona-  inplikatzen duten erabaki politikoak hartzera behartuta daudenek, batuketa aljebraikoa “landu”, eta horren emaitzaren arabera  erabakitakoak, osasun publikoa arriskuan jartzen ba dute, zalantzan jartzeaz gain, ebazpenak ere beharrezkoak direla.

Zalantzarik gabe edozein gizartearen berezko interesak “bateratu” behar izateari, gehitzen badiogu EAJ-PSEren gobernuak -behin eta berriro- enpresa munduaren interesen alde agertzen duen inertzia, abiapuntutzat hartu beharko litzateke,  azken asteetako jarrera aztertzeko orduan.

Hau da, oraindik ez dut definitu, baina argi dago, Lakuak arbitrariotasun nabarmenarekin gobernatzen duela. Eta Hizkuntzaren Errege Akademiaren hiztegiak, despotismoa deitzen dio kudeaketa publikoko arbitrariotasunari. Gainera, nik baino lehen despotismoa definitu duten beste batzuk, diote: Despotismoa dela gizakiaren ezaugarri bereizgarrien artean, bi nagusiki lantzen dituena;  boterearen nahia bata, eta bateratzeko borondate argia, bestea.

Izan ere, gaur egungo demokraziak ardura handien aukerak eskaintzen  die politikariei -eta ez bakarrik ustelak direnei- zeregin horretarako prestakuntzarik ez dutenei ere bai.

Egia da, halaber, Euskal Herriko hegoaldean gertatzen dena Europan ikusten dugunaren antzekoa dela.

Orain artekoak uka daitezke, jakina, baina horrek ez dio egiari itzalik egingo. Politikagintzan dagoen arazoa ez baita gaurkoa, aspalditik datorren kutsadurak erabat zipriztindurik  bait dauka zeregin politikoa.

Norbaitzuk bere garaian “konstituzio semantikoa” -zuzen oso zuzen- deitu zutenaren emaitzak dira. Garbi esanda, botere politikoaren subiranotasun-printzipio “ura” gaur mota guztietako enpresa-nominaren gehigarri bihurtu baitute.

Hemen aurreikusitakoaren arabera, -garaian garaiko- ardurak ongi kokatu beharko dira, asko eta asko, barka ezinak izango baitira. Eta agian ikusiko dugu,  nola hainbat aldiz aldarrikatutako, etika famatu horri, haizeak ez dion “beti” alde beretik astintzen.

Egia esan, nahiago nuke oker egon, baina uste dut erabaki oso arriskutsuak hartzen ari direla, egoeraren larritasunak eskatzen duen zorroztasunik gabe.

Denbora igaro ondoren -ez dakit zenbat- ez nuke nahi hain esaldi zikin bezain onartezina irakurri eta entzun behar izatea: saihestezina zen.

Saihestezina

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude