[Covid-19aren izurria argitzen] Saguzarretatik gizakietara

[Covid-19aren izurria argitzen] Saguzarretatik gizakietara –

Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak,
gaur hasita egunero.

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.

Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da edukia, eta horrezaz gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da edukia, webgune, telebista eta irrati-emisioen bidez.

Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.

.

Saguzarretatik gizakietara

Lehen atal honetan birusaren jatorriaz hitz egingo dugu.
Saguzarretatik pasa da gizakietara, eta beste koronabirus batzuekin antza du COVID-19 honek.

Bigarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Mesederik ez

[Covid-19aren izurria argitzen] Saguzarretatik gizakietara[Covid-19aren izurria argitzen]

Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen dituen aholkularitza gara. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.

Zer duzu buruan “[Covid-19aren izurria argitzen] Saguzarretatik gizakietara”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude