Sagardo Astea Igartubeiti Baserri Museoan

Urriaren 7tik 14ra bitartean, Igartubeitiko dolarea martxan ipiniko da, sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknika erabiliz.

Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren VII. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatu zaizkie Igartubeitin. Gainera, asteburuan ohiko zanpaketa, antzespen, kirikoketa, sagar erakusketaz gain, hazitik lihora erakustalia eskainiko da eta bertsolari, albokari, trikitilari eta talogileek giroa alaituko dute. II. Argazki Digital Lehiaketa antolatu dugu astebururako. Aurtengo sagar asteari amaiera emateko berriz, Gipuzkoako sagardotarako sagarrak izeneko hitzaldia izango da.

Urriaren 7tik 14ra bitartean
Urriaren 7tik 14ra bitartean