Ruptura demokratikoa

Ruptura demokratikoa –

Mende erdi inguru bizi izan dugunok, ondo ederki bizi izan ditugu Franko hil zenetik gure Euskal Herri honetan gertatutakoak, eta 40 urtetan nola aldatu diren gauzak, nahiz eta batzuk oraindik horretaz konturatu ez.

Gaur goizean, hondartzara joan aurretik Naiz egunkari digitalean irakurri dut lehen berri bezala1977: AÑO CRUCIAL Y ESPEJO PARA LA VUELTA A CASA DE LOS PRESOS” izenburupeko artikulu bat. Orain dela 40 urte pasatako ipuinak. Bertan Antton Lopez eta Kai Saez de Egilaz agertzen dira video batean liburu baten autore bezala, Iñaki Egaña eta Floren Aoizekin batera. Azken hauek ezagunak egin zaizkit, baina lehen aipatutako biak, ez.

Gaur egun ezinbestekoa den Google martxan jarri dut eta tapa, lehena Jose Antonio Lopez Ruiz “Kubati” gaitzizenez ezagunagoa dela argitu dit, beste kontu batzuk aparte utzita, eta Kai, ETAko kide ohia dela jartzen du.

Honako ondorengo hauek, beraien hitzak dira:

“Tenemos que elaborar un relato coherente, y que no tengamos que esperar lo que esperaron la gente que sufrieron el franquismo para verdaderamente conocer qué es lo que ocurrió en Euskal Herria y el sufrimiento generado en todos los sentidos.

No es facil. A veces parece que somos los abuelos Cebolleta que estamos contando historias de…

La amnistia es un elemento de resolucion dinamico, …

Conectar con el pueblo es necesario para que esto se desarrolle de manera determinante,…

Estamos ante la necesidad de cerrar un ciclo politico que se ha expresado de forma violenta, y la cuestion de las consecuencias de ese ciclo tiene que solucionarse definitivamente”.

Hondartzatik bueltan, txinatar Wok batean buffet-afari-merienda egin ondoren (asunto txinatar honek baditu aztertzeko moduko adartxo desberdin mordoska interesgarri batzuk, baina beste baterako utziko dugu eztabaida, akaso), etxean Naiz egunkarira bueltatu eta oraingoan lehen albiste bezalaEL REGIMEN DEL 78 SE ESTA ROMPIENDO HOY EN CATALUNYA -NEGA ENTREVISTA A ARNALDO OTEGI” izenburupean datorren artikulua agertu zait.

Nega ere –zer egingo diogu ba- ezezaguna egin zait eta Google lagunak “de los Chicos del maiz” dela agertu dit. Azken hauek Los Chikos del Maíz es un grupo de rap político formado por los MCs Nega y Toni el Sucio, junto con el dj Bokah”. omen dira, eta Arnaldok hauxe dio, besteak beste, elkarrizketan:

“Hoy, construir un relato y una estrategia alternativa al proyecto de dominación de las elites económicas españolas, pasa por romper el estado español”.

Eta honek gauzok irakurrita, goizean goizekoa, eta iluntzean iluntzekoa, zera bururatu zait; zer demontre pentsatuko ote duen asunto hauei buruz txinatar WOKean ezagutu dudan kamarera xelebreak.

Ohiko abesti txinatarrak izan dira musika-de-fondo bezala, eta aipatutako kamarera, platerak kentzen zizkigun bitartean, diskoarekin batera abesten zegoen, abestiaren letra zehatz-mehatz jarraituz. Eta bat-batean okurritu zait akaso topten izango zela Txinan (Eta beraz, mundu osoan ere bai akaso), eta mugikorra atera eta Shazam app erabili dut ea abestia eta abeslaria ezagutzen zituen eta tapa, bai ezagutu ere: Zhi Chun Jing (Chun Ai Jin Qu) Claire Guo omen da.

Txinatar neskatoa hurbildu zait, hitz egin dugu abeslariari buruz, Shazam aplikaziorekin harritu baino harrituago geratu da, nota hartu du, farre batzuk bota ditugu, baina ez diot galdetu Euskal Herriak behar duen Ruptura Demokratiko berriztatu baten inguruko iritzirik.

Esango nuke oraintsu Arnaldok esan zuen bezala, “Realidades paralelas” oraindik ere egon badaudela, nor oker eta nor zuzen, beste asunto bat da.

Nola aldatu diren gauzak, azken 40 urtetan, kamarada, beste euskal abesti batek zioen bezala.

Ruptura demokratikoa Ruptura demokratikoa Ruptura demokratikoa
errealitate paraleloak, etendura

7 pentsamendu “Ruptura demokratikoa”-ri buruz

  • Hain naiz xaloa ze ez dut osoki harrapatu artikulu honek darion ironia. Baina gauzatxo batzuk badute niretzat bere sona.
    Haustura demokratikoa, bai, garai haietan, juxtu Franko hil eta transizioa hasi behar zenean, ahotan zebilen kontzeptua zen. Oposizio alderdi guztiek defendatu, eta gero, hauek Suarezekin negoziatu eta gero, ezker abertzalea eta ezker muturreko alderdi txiki batzuk eutsi zioten amets horri.
    Ikusi dugu zer egin duen ezker abertzaleak aitzaki horrekin azken hogeitamar urteetan. Eta gure Kubati, pertsona zinez maitatua Yoyesen familikoen artean, errelatoaren gudu handia proposatzen du, Arnaldorekin batera (Luis Abaituaren atxilotzailea, bestalde, beraz koherentzia handiz jarri dira hemen proposamen horien bozeramaileak).
    Kamarera txinatarrak, bestalde, ze oroitzapen politak izango dituen Jauzi Handia eta Iraultza Kulturalari buruz. Famili artean, ze gogoeta gozoak eragingo dizkio bi fetxa polit horiek.

  • Joseba Etxeberria Muguruza
    Joseba Etxeberria Muguruza 2017-07-31 10:02

    Uste det osoki harrapatu duzula
    Haustura demokratikoa, gaur egun deritzot beharrezko, beste era berritu baten noski; hori beste baten jorratuko dut

  • Amonamantangorri 2017-08-01 14:38

    Nik bi gauza bereizten saiatzen naiz: Kubati ez dudala batere maite eta ez niokeela inoiz omenaldi-ongietorri arranditsu batean txalorik joko batetik, eta bestetik EPPK norabide jakin batean gidatzeko beharbada egokia izan litekeela horrelako jendea tartean egotea; hobe dela lan horretan sektore “gogorreko” bat egotea, sektore “beratzeko” figura bat baino.

    Eta Otegik Negari erantzundakoarekin, Joan Tardarekin solasean Katalunian botatakoekin bezala, erabat ados. Beharbada, Katalunian gertatzen ari denagatik, laister, nahi izanda ere, ezin izango da Despacito joan, zirt edo zart egin beharko da behingoz…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude