Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribar: 6 hilabete preso.

2013-12-13 18.33.29Ekainaren 11 zen, eta berriak gogor kolpatu gintuen. Ruben Gelbentzu
andoaindarra eta Jon Lizarribar urnietarra, atxilotuak izan ziren. Lehen egunetako amorruak eta haserreak ondorengo harridurari ateak
ireki zizkion.

Ohituak egon beharko ginateke, baina bidegabekeria onartzeari uko egin nahi diogu. Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribar, inoiz egin ez dituzten atentatu sorta baten erantzule egiten dituzte. Inongo frogarik gabe, inongo oinarri juridikorik ga be, Guardia Zibilaren interpretazio zehatz bati erantzuten dion akusazio gogor bati egin behar diote aurre.

Ez da kontu berria, 2003an Ruben arrazoi berberagatik atxilotua izan baitzen, eta 2007an epaiketaren atarian instrukziotik kanpo utzi zuten oinarri nahikorik ez zegoela nabarmenduta.

Ez da gure ardura hau zergatik egiten duten asmatzea. Baina gure senide eta lagun hauekin egiten ari diren bidegabekeriaren aurrean gure haserrea adierazteaz gain, herritarren ulermena eta gure aldarriekiko atxikimendua eskatu nahi dugu. Ruben eta Jon errugabeak dira. Leporatzen zaizkien delituak oso larriak dira, eta urte askotako kondena jaso dezakete horregatik. Inolako zerikusirik izan ez dutela esan dute polizia etxean, epailearen aurrean eta eskatu zaizkien froga gu ztietan parte hartzeko borondatea agertu dute. Baina une honetan, beraien errugabetasuna demostratzera behartzen dituzte, duela 10 urte gertatu ziren gertaera batzuetan parte hartu ez zutela demostratzea dauzkan zailtasun guztiekin.

Zein justizia da frogar ik ezean, duela hamar urteko egun jakin batzuetan non egon zinen demostratzera behartzen zaituena? Azken asteotan, sinadura bilketa bat jarri dugu martxan eta bizi duten egoera bidegabea salatzearekin batera beraien errugabetasuna aldarrikatu nahi dugu, eta nola ez lehenbailehen aske utz ditzatela eskatzen dugu.

Horregatik jotzen dugu zuregana. Zure sinadura eta zure babesa oso garrantzitsuak direlako. Ruben eta Jon errugabeak dira, eta espetxean ematen dituzten egun bakoitzarekin guztion eskubideak urratz en dituztelako. Datozen egunotan kalean ikusiko gaituzu, hurbildu eta sinatu. Sinadura batek ez du dena konponduko, baina bidegabekeria leuntzen lagundu dezake.

http://rubengurekin.wordpress.com/

SINATU HEMEN

direlako, errugabeak, gurekin nahi ditugu, jon lizarribar, ruben gelbentzu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude