Rubalcaba, Espainiarren politikari estimatuena

Baina aztertzeko emaitza interesgarri gehiago uzten ditu parte hartze zuzeneko tresna honek.

Bigarrena, adibidez, Ciutadans alderdiko Albert Rivera dela. Rosa Díez bosgarrena da eta Esperanza Aguirre seigarrena. Modu harrigarrian, aldeko baino kontrako bozka gehiago dituzte ordea.

Patxi Lopez EAEko lehendakaria, inkestako 14.ena da. Lehen postuetan kontrako bozka gutxien jaso dituztenen artean Aitor Casado eta Eduardo Madina daude, biak ere PSE-PSOE alderdikoak.

Eusko Legebiltzarra

Vootaren erabiltzaileen arabera, Aitor Casado da Eusko Legebiltzarreko politikaririk estimatuena: Aldeko 24 bozka ditu eta kontrako hiru. Patxi Lopez lehendakaria da bigarrena eta Mikel Arana hirugarrena. Laugarrena Aintzane Ezenarro da eta bosgarrena Basagoiti. Modu harrigarrian, EAJ-PNVko ordezkariek ez dute ez aldeko ez aurkako bozkarik.

Nafarroako Parlamentua

Nafarroako Parlamentuko ordezkarien aldeko bozka gutxi daude (idazten ari naizen unean bi). Eta biak ere Na-Bai alderdiko ordezkarie eskainirikoak. Horrela Ioseba Ezeolaza eta Patxi Zabaletarentzat dira aldeko bi bozkak.

Alderdirik bozkatuenak

Voota.comen erabiltzaileen profila ulertzen lagunduko ligukeen datua da hurrengoa. Atariko alderdirik bozkatuena Interneteko alderdia da. Bigarrena PSOE eta hirugarrena Alderdi Pirata.

PSE-EEk, EAJ-PNVk, Na-Bai eta beste hainbat alderdik ez dute bozkarik jaso.

Rubalcaba da erabiltzeileen politikari estimatuena

Irudia | Rubalcaba da erabiltzeileen politikari estimatuena | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Rubalcaba, Espainiarren politikari estimatuena”-ri buruz