Rosa Diez Urrestarazuk ETB utziko du

Rosa Diez UrrestarazuRosa Diez Urrestarazu, Albero Suriok lehenik Euskadi Irratiko zuzendari, eta gero ETB1 eko eduki arduradun izendatuak, utzi egingo du EITB Blanca Urgell kultura sailburuaren komunikazioa arduradun izateko.

Rosa Diez “etxeko langilea” da aspalditik eta atzoko zuzendaritza bileraren ostean zabaldu zen albistea. Antza, bere lanpostuan jarraituko du Diezek maiatza amaitu artean, baina ekainaren hastapenetik Blanca Urgellen komunikazioak gidatuko ditu.

ETBn galdera nagusi bat dago orain, teorian ETB1en emaitza txarrei aurre egiteko jarri baitzuten Diez bertan: nor arduratuko da ETB1eko programazioaren edukiez?
Ezer egin ezean badirudi Julian Pavónen ardurapekoa izango dela hori.
Gogora dezagun Pavón jaunak ez dakiela euskaraz.

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

2 pentsamendu “Rosa Diez Urrestarazuk ETB utziko du”-ri buruz

  • Bueno, inork ez ikustea helburu duen telebista kate bat zuzentzeko ez da hizkuntza jakin behar. Helburu bera lukeen Koreako telebista bat zuzentzeko gaiatsuna dut nik neuk. Hori bai, ETBko fenomeno hauek egiten duten bezain ongi ez nuke egingo…

  • Aberastu da eta badadoa. Zer egin du Euskadi Irratiagatik? zer egin du ETB1egatik? joan dadila, bai, baina Joseba Arrutik eta jarraitu diezaiotela