Rosa Diez: “Gehiengoak independentzia nahi izango balu, demokrazia egokitu egingo litzateke”

rosa diez

Orain UPDko lider jakobinoa denak independentziari bide egin behar zitzaiola zioen 1999an, La Vanguardian. Hemerotekak bat baino gehiago lotsagorritzen du.

Erkidego autonomoak desargetzea aldarrikatzen du gaur Rosa Diezek. Espainiar zentralismoaren ikurra dira Diez, Maneiro eta enparauak, sortu berri diren VOXekoekin batera. Kataluniako autonomia bertan behera uzteko eskatu du Diez berak. ETAren aurkako borrokan ere Mariano Rajoy gupidagabe kritikatzen dute, besteak beste, “ETAk Gipuzkoa gobernatzen duelako”. Orain dela 15 urte, Diez PSOEtik Europarako zerrendaburu aurkeztu zenean iritzi oso ezberdina zuen.

Irakurri La Vanguardiak ekainaren 11n argitaratu elkarrizketa:

– Zer iruditzen zaizu kanpainan ETA eta Gobernuaren arteko elkarrizketak filtratu izana?

– Hiritarrenganako errespetu falta da. Estatu gaia da, eta ez da horretaz hitz egin behar hauteskundea kanpainan. Jendeak Gobernua egiten ari dena jakiteko eskubideak du, baina ez filtrazioen bidez, Parlamentuari informatzen zaiolako baizik.

-Euskal Herrian autodeterminazio eskubidearen aldeko gehiengo bat egon al daiteke?

– Demokrazian autodeterminazioa bozkatzea da. Banaketa eskubidea beste gauza bat da. Gaur Euskadiko gehiengo zabala autogobernuaren alde dago, ez independentziaren alde. EAJren ustez euskal herritarrak independentistak balira hauteskundeetan eskatuko luke. Noizbait euskal herritarren gehiengoak independentzia nahi balu, demokrazia egokitu egingo zatekeen. Demokrazia herritarrek libreki nahi duten horretara egokitzea da.

Kataluniako espainiar independentisten elkarteak, SÚMA+E-k, dagoeneko irudi bat atera du Diezen esaldiarekin. BhGY1hJCQAAAG8C

 

independentzia, la vanguardia, politika, rosa diez, upd

2 pentsamendu “Rosa Diez: “Gehiengoak independentzia nahi izango balu, demokrazia egokitu egingo litzateke””-ri buruz

  • Hitzak… bai.. hitzak
    haizeak daramazki.

  • Espainia totalitarismoa da. Demokrazia balego: Espainia desegingo zan. Ejerzitoak eginiko muntai handia da Espainia, Herriak libre balira: Ez legoke bere birrinketa nork gelditzerik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude