Roberto Jimenez, iragarki gizon

Sarreratxo hau argitaratzen denerako, irakurle, Uxue Barkos izango da Nafarroako presidenta berria; arratsaldeko seiak jotzeko zirela egin baita bozketa: 26 alde, 17 kontra eta 7 abstentzio.

Modu honetan maiatzaren 24ko hauteskundeen emaitzetatik eratu da Nafar Parlamentua. Abstentzioaren alde egin dutenen artean, orain gutxira arte Roberto Jimenezek gidatzen zuen PSN.

Roberto Jimenez, iragarki gizonJimenezek, nafar umoregileen zoritxarrerako, PSN-ren ardura utzi zuen iaz -egun María Chivite Navascuések gidatzen du-, eta Erregimen Zaharreko beste agintari batzuekin batera, jardunbide berriak bilatu behar izan ditu, jada ez baitu besaulki erosorik Nafarroako Parlamentuan.

ZUZEUk argitaratutako San Ferminetako irrati elkarrizketa sonatuan, gure gizonak berak aitortzen zuen, apur bat herdoilduta egon arren abokatu lanetara ere itzulia zela -kargu publikotik haratago, bada bizitzarik, antza…-, eta beraz, hasia da erreziklatzen. Baina aparte, ondoko argazkian froga dezakezuenez, aurkitu ditu beste zeregin batzuk ere (tantatatxan…): Roberto Jimenez, iragarki gizon bilakatu da!

Javier Lorente Doriaren bidez jaso dugu argazkia, gaztelerazko “Nunca sabes dónde puede acabar tu foto de campaña” esaldiak laguntzen duena.

Roberto Jimenezen kasuan, Peruko argazki denda bateko iragarkian bukatu du bere bisaiak; ez da alferrik PSOEko Emigrazio gaietarako idazkaria“entre Madrid y Navarra”, dio berak-.

Zorionez, Amerikan ez dute (oraindik!) ondo ezagutzen…