“Kosmetikoa, erretorikoa eta instrumentala”

Joquin de Fuentes Bardaji Estatuko abokatu nagusiaren idatzia da El Paisek publiko egin duena, eta Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenak hartu ditu aintzat bere eskaria egiteko abokatutzak. Sortu alderdia “ETA motore eta aktore nagusi duen estrategia politiko sinkronizatua” dela dio txostenak. Besteak beste hiru puntu hauek Sortu ez legeztatzeko arrazoi gisa ematen ditu, irakurri besterik ez dago euren ahultasunaz jabetzeko:

  • Al servicio de ETA: “La izquierda abertzale, es decir, Batasuna, manifiesta, en el capítulo preliminar de los estatutos de Sortu, que tras un proceso de debate interno ha adoptado determinadas decisiones estratégicas, entre ellas la de creación de este partido. Vaya por delante que quienes constituyen el partido se reconocen integrantes del complejo político y organizativo al servicio de la organización terrorista ETA, y destinado a complementar su actividad armada y terrorista con el frente político o institucional”

Ezker abertzaleak egin duen barne eztabaidaren ondorioz harturiko erabaki estrategikoa izanik Sortu sortzea, ETAren zerbitzura daudenek eratu dutenez Sortu, alderdi berria ETAren ekintza armatu eta terrorista osatzera datorrela dio txostenak, fronte politiko edo instituzionala izanik. Ahaztu zaie Guardia Zibilei eta Poliziari ETAk ekintza armatuak bertan behera utziak dituela urtarrilaren 10ean iragarri zuen gisan, “su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria”. Beraz, ze “osatzera” dator sortu ETAk indarkeria erabiltzeari uko egin badio?

  • Contraindicios. Sortu es la izquierda abertzale/Batasuna que “utiliza una estrategia distinta de la empleada hasta ahora en los procesos electorales”. En este caso, rechazan expresamente y por escrito la violencia terrorista de ETA. “Dichos contraindicios, sin embargo, no pueden servir para acreditar la desvinculación del partido que se proyecta con ETA, como a continuación se demuestra”, señala la demanda de la Abogacía del Estado. “ETA sigue existiendo, no se ha disuelto, y de ninguno de sus comunicados se deduce ni remotamente que tenga la más mínima intención de cesar en su empeño de conseguir objetivos políticos mediante la actividad terrorista. La actual estrategia de ETA pasa por apoyar la legalización del partido de la “izquierda abertzale”, sostiene la Abogacía del Estado.

Txostenak berak dio “utiliza una estrategia distinta”, hau da Sortuk ETAren indarkeria errefusatu egin du. Baina txostenak dio horrek ez duela frogatzen ezker abertzalea desbinkulatu dela ETA oraindik ez delako desagertu. Eta diot nik, desagertzea ezinbestekoa al da desbinkulatzeko? Errefusatzea eskatzen zen orain arte. Bi gauza nahasten ditu hemen txostenak: desagertzea eta desbinkulatzea. ETA desagertzea ezin zaio Sorturi eskatu, izatez gero, ETAri eskatu edo exijitu behar zaio. Estatutuak onartzeko ETA errefusatzea eskatzen bazen, zergatik arrazoitzen du txostenak ETA ez dela desagertu? 

  • Sortu no condena. “El nuevo partido, promovido por y desde la “Izquierda Abertzale/Batasuna”, nace y se presenta con un marcado alejamiento táctico de la violencia, pero sin una sola condena real para el uso del terrorismo como instrumento de acción política. Las mismas personas que hasta hace unos meses jaleaban a los asesinos de ETA en las manifestaciones de la izquierda abertzale manifiestan estar ahora lejos de la violencia y, desde luego, consideran a los terroristas que cumplen condenas firmes de prisión como presos políticos”. “Obviamente, se puede contraargumentar que el rechazo del terrorismo en general es suficiente, pero es lo cierto es que también las actitudes adoptadas en relación con sucesos ya acaecidos son ilustrativas de la posición del partido. Ninguna condena, crítica ni rechazo de lo hecho por ETA en sus cincuenta años de existencia, que pareciera asumirse como parte del patrimonio o acervo de la izquierda abertzale”.

Txostenak berak ematen du kontra-argumentazioa: terrorismoa gaitzesten du Sortuk, eta ETAren indarkeria bereziki eta espresuki aipatzen. Alderdi guztiei eskatu beharko balitzaieke eurekin loturiko historia kondenatu beharra publikoki legezko alderdi izateko baldintza bezala, PPk (Fragak ea noiz gaitzesten dituen martxoaren 3ko hilketak!) edo PSOEk ahoa ireki beharko lukete.

Sortu ez legeztatzeko eskaria egingo du Estatuko abokatutzak

Irudia | Sortu ez legeztatzeko eskaria egingo du Estatuko abokatutzak | z | LGPL
ezker abertzalea, hauteskundeak, legeztatzea, sortu

3 pentsamendu ““Kosmetikoa, erretorikoa eta instrumentala””-ri buruz

  • Ba bai. Argi baino argiago dago.

  • Okerrena da horrelako txosten eskas batekin legez kanpo utziko dutela Sortu. Horren aurrean, zer egingo dute beste alderdi abertzaleek? Nik argi dut: edo denok jokatzen dugu, edo besteek ere ez dezatela parte hartu.

  • TVE1ko teleberrian oraintxe bertan entzundakoak:

    “Sortuk ez du gaitzesten lehergailuak edukitzea (“tenencia de explosivos” (berriemaileak esanik)

    “Sortuk ETA, kale-erasoak eta abarrak gaitzestuko balitu ere, gaitzespen kosmetikoa izango litzateke, hortaz ez luke balioko” (Gzlez. Pons)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude