“Errepublikaren alde jende asko dago; ezin dute gure iritzia isildu”

MjQ3NQ==

Asteon azalpenak eman behar izan dizkio alderdiari. Espedientea zabalduko diote, baina berak argi dio: “Orain arteko jarraitu dudan bidetik jarraituko dut, nire iritzia adierazten”.

Espedientea zabaldu izanak “ez du inondik inora esan nahi alderditik botako nautenik, gertatutakoa argitzeko Bilbon ikerketa hasiko dutela baino”. Egunotan “elkartasun mezu piloa” jaso dituela azaldu du, “bai alderkideen aldetik, baita gizarteko beste esparru askotako jendearengandik ere”. Bereziki eskertu du Iñaki Anasagastik bere adierazpenekin eskaini dion babesa “eta nik ere babesa erakutsi gura diot bere liburuarengatik jaso dituen erasoen aurrean”.

Bere ustez errepublikaren aldeko iritzia “demokraziagaz lotutako aldarrikapen bizia da, arazo asko konponduko lituzkeena, baita Euskal Herriko gatazka ere”. 

Irudia | Ertzaintza salatzekotan dabil, "kolpeko atxilotu nindutelako" | Anboto komunikabideak | LGPL
koldo mendez, PSE-EE
Joseba Derteano

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

2 pentsamendu ““Errepublikaren alde jende asko dago; ezin dute gure iritzia isildu””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude