Realak (ere) euskaldunak bigarren mailakotzat

Realak (ere) euskaldunak bigarren mailakotzat

Realak (ere) euskaldunak bigarren mailakotzat

Gaurko Kopako norgehiagokari begira, Realak “ez huts egin” kanpaina abiarazi duela entzun dut Euskadi irratian, goizean goiz. Nire artean egin dut hainbesterako ez zela izango, “no nos falles” izango zela gehiago, “ez huts egin” baino.

Berria digitala ireki, eta azalean bertan ageri zen iragarkia, “no faltes” gainean eta “ez huts egin” azpian… Betikoa.
80ko hamarkadako Real txapeldunaren -erdaraz grabatutako- irudien gainean, Griezman frantsesa ageri da lehenengo, espainiera garbian. Vela mexikarra ondotik, erdara are aratzagoan.

Horiek biek hartzen dute denbora gehien iragarkian, eurak dira protagonista.
Ondotik “sekundarioak” datoz, Agirretxe eta Prieto, euskarazko esaldi labur banarekin.
Jokalarien hitzen arteko tarteetan, Televisión Españolako irudiak eta hitzak, iraganeko eta egungo lorpenen oroigarri.
Iragarkiaren kalitatea bazterrera utzita, beste behin ere, euskara bigarren mailara bidali du Realak, erdaldunak ikur eta euskaldunak (Agirretxe eta Prieto) betegarri erabilita. Eta Gipuzkoa “euskaldunean” hori, aizue!

Muchas gracias (eskerrik asko) AperribaY, alferrik bai.
Ah!, hala ere, gaurko, zorterik onena Realarentzat. Ea golak Agirretxek eta Prietok eurok egiten dituzten!

Horra iragarkia:

Realak (ere) euskaldunak bigarren mailakotzat

3 pentsamendu “Realak (ere) euskaldunak bigarren mailakotzat”-ri buruz

  • Oraingo honetan obsesioak irentsi zaitu, idatzi duzun bigarren esaldian argi geratzen denez. Bi jokalari euskaraz, bi gaztelaniaz. Euskaraz 11 segundu. Gaztelaniaz 8 segundu. Bideoaren titulua euskaraz. Amaierako leloa, hots, esaldi gakoa, euskaraz. Faltsukerien gainean eraikitako albiste hau zuzenduko bazenu, gaitz erdi.

  • Gustua ematen du zeurea bezalako kritika neurtu, edukatu eta egian oinarritutakoak irakurtzea. Horrela eztabaida aberastu egiten da, ezein obsesiotik landa. Bejondeizula.

  • ni ez nago Perurekin ados.
    ados egongo nintzateke baldin Realak bi bideo egin izan EZ balitu.
    izan ere, realak bi bideo argitaratu ditu, bat euskaraz-edo (Griezman eta Vela erdaraz, Agirretxe eta Prieto euskaraz), eta bigarren bideo bat erdara hutsean, para que lo entienda todo el mundo, non Agirretxe eta Prieto gazteleraz ari diren.

    http://www.youtube.com/watch?v=aSk9-1aw4aE

    beharrezkoa zen benetan bi bideo egitea? ez zen nahikoa bideo bakar batekin, erdia euskaraz erdia erderaz? hain garrantzitsua da gizartearen sektore batek euskara EZ entzutea hau bezalako bideo txatxu batean?