Reala. Mendeurrena. Ertzainak?

cc-by:herederos-de-rowan
cc-by:herederos-de-rowan

Oraintxe izan da, 20:30etan, realzaleak umore alaiz Anoetarantz zihoazen. Bidean jende asko elkartu zaie eta balkoietatik askok bandera zuri urdinak astinduz erantzun diegu.

Mendeurrenaren plazara iritsi dira. Aproposa lekua, festarako? gogoratzeko? ospatzeko? Bada ez, ertzainak “festara gehitzeko”. Ez dakit zein izango zen orain “probokazioa”. Agian atzoko 85 urteko aitona jota ikuskizun ikusle hark egindakoaren parekoa. Kuestioa da bat batean, inortxori egoeraz jabetzeko astirik eman gabe,  guztiak jo ta fuego hasi direla jendetzari atzetik, bai atzetik. Pelotazoka. Aiton-amonak, umetxoak, kotxesillak, kamiseta zuri urdinen ihesaldia. Mendeurrenaren plazak Tianamentxo bat zirudien.

Zer esango digute bihar egunkariek? Zain geratzen gara.

Orain azal diezaiegun gure seme alabei gertatutakoa. Beraiek harriturik (gaixoak oraindik harridura izan dezaketenak), “baina real, real esaten ari ginen eta? Orain Bartzelonakoak edo Real Madridekoak izan behar al degu?” galdetzen ziguten.

Beraiei emateko moduko azalpenak onartzen dira….

2 pentsamendu “Reala. Mendeurrena. Ertzainak?”-ri buruz

  • Deabruaren abokatua 2009-08-16 02:29

    (goiko informazioaren osagarri-edo)

    Ertzaintzaren gehiegikeriak gaitzesten ditut, eta Donostiako karga, berriro ere, gehiegikeriatzat jotzen dut, hemen eta beste zenbait egunkaritan irakurri ditudan informazioetan oinarriturik behintzat (ez bainintzen bertan izan).

    Hala ere, eta argi gera bedi ez dudala Ertzaintzaren jokabidea defenditzen, badirudi ertzainak ez ezik beste jende multzo bat ere “gehitu” zela “festara”, eta guztiak ez zirela, itxura denez, “real, real” esaten ari:

    Garan:

    En ese momento partían desde el Boulevard miles de seguidores de la Real Sociedad en kalejira rumbo al estadio de Anoeta celebrando el centenario de su equipo. Media hora más tarde, más de un centenar de personas que portaban fotografías de presos vascos o banderolas que exigen la repatriación de los mismos se unieron al desfile, cuando éste circulaba por el centro de la ciudad. También en esta ocasión los manifestantes lanzaban constantes gritos a favor de los represaliados vascos mientras algunos espectadores aplaudían desde las aceras.

    Berrian:

    AAMren deialditik at, Realaren ehungarren urteurrena zela-eta eginiko martxan, hainbat lagunek euskal presoen eskubideen alde egin zuten. Baina hor ere Ertzaintza oldartu zitzaien eta haietariko bat atxilotu zuen.

  • […] piztu zen Gernikan, zenbait lagun presoen aldeko kalejira egiten hasteagatik jipoitu zituztenean. Donostian, Getarian eta hainbat lekutan ere izan dira antzekoak. Ilustragarria oso Zaldieroren […]