Ralph Steinman, Medikuntzako Nobel saria gaur, irailaren 30ean hil zen. Nobel saria bizirik dauden pertsonei bakarrik ematen zaie

T111003cNobel saria bizirik dauden ikertzaileek soilik jaso dezakete. Nobel Fundazioak saria iragarri ondoren jakin du heriotzaren berri, eta adierazi dute laster esango dutela zer egingo duten sariarekin.

2011 Medikuntza eta Fisiologiako Nobel sariak iragarri ditu gaur Nobel Fundazioak. Bruce A. Beutler, Jules A. Hoffmann eta Ralph M. Steinman izan dira saridunak , zelula dendritikoak eta hartutako immunitatean duten funtzioa aurkitzeagatik. Sorpresa arratsaldeko lehen orduan iritsi da. Izan ere, Rockefeller Unibertsitateak jakinarazi du Ralph M. Steinman irailaren 30ean hil zela, eta sendiak gaur eman diola heriotzaren berri unibertsitateari.

Duela lau urte pankrea-minbizia detektatu zioten Steinman-i, eta Steinmanek berak disinatutako terapiari esker iraun du bizirik orain arte. Terapia hori zelula dendritikoetan oinarritutakoa da, hain zuzen, ere Nobela irabazteko balio izan dion aurkikuntza. Nobel Fundazioak saria iragarri ondoren jakin du heriotzaren berri, eta adierazi dute laster esango dutela zer egingo duten sariarekin. Izan ere, bizirik dauden ikertzaileek soilik jaso dezakete saria.

Ralph Steinman, Medikuntza Nobel saria gaur, irailaren 30ean hil zen. Nobel saria bizirik dauden pertsonei bakarrik ematen zaie

Medikuntzako Nobel saria, immunologia-sistema ikertu dutenentzat

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.