‘QRriculuma’ aurkezteko era original bat

QRriculuma aurkezteko era original bat –

http://vimeo.com/21228618

Langabeturen baten burutik pasako zen ideia hau, orduak ezer egin gabe egon eta, seguraski, enegarren ezezkoa aditu ostean. Paperean QR kode baten bitartez bideo bat txertatuz eta telefonoarekin zeure burua aurkeztuz curriculum bat egitea bezain xinplea eta burutsua. Ez dakigu lana lortu ote zuen ala ez, baina brillantea behintzat bada ideia.

@josean_a2 medio.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

4 pentsamendu “‘QRriculuma’ aurkezteko era original bat”-ri buruz

  • Tira, brillantea, brillantea…. utz dezagun originala dela. Eta ya.

  • Beno… besteengandik bereizteko bidea behintzat bada. Hala ere, pertsonalki QR-ei ematen ari zaien erabilpenaren nahiko aurkakua naz…

  • Egun batetik bestera langabezian geratu eta ohiko curriculuma barik begiratu zer egin eban Catalunyako irakasle honek ere.

    http://www.youtube.com/watch?v=70iSEMNVE_M

  • Catalunyako ikaslearena interesgarria izan da, niretzat. Gainera, polita!

    Baina eztakit zer den, irakasle ala diseinatzaile?