[Putzutik Plazara] Erdeuskara #podcast

Erdeuskara –

Podcast serie bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek. Podcast guztiek hartu dute euskara abiapuntutzat. Euskararen egoeraz ari diren abesti baten letratik abiatuta osatu dute ordu erditik gorako podcast bana: hamabi talde, hamabi kantu, hamabi gai, hamabi podcast. Euskal musikaren krisia, euskararen erabilera, beste hizkuntzen mehatxua, euskalduntze prozesua eta gaur egungo egoera, aurreiritziak, boterea, estres linguistikoa, langile borroka, euskararen eta teknologiaren arteko harremana… Podcast guztien artean 58 elkarrizketatu daude, haien artean, Sagrario Aleman, Pako Aristi, Xamar, Kike Amonarriz edota Bea Salaberri. Astero argitaratuko da atal berri bat, Zuzeu-n eta Spotify-en.

Putzutik Plazara


Autobus Magikoa taldearen “Erdeuskera” kantua da podcast honen gaia. Euskal Herrian eta munduan beste hizkuntzek zer garrantzia duten eta horrek euskararen egoeran daukan eragina aztertu ditugu.

Elkarrizketatuak dira: Gotzon Retegi Autobus Magikoa taldeko kidea, Josu Simon Belako taldekoa, Gaizka Salazar Gatibu taldekoa, Pako Aristi idazlea, Deborah eta Marie-Andrée Ouret, Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragilea.

Erdeuskara

Podcastaren egileak: Lydia Usarraga Ramos, Olatz Asua Fullaondo, Mikel Larrion Moro, Unai Aranguren Ansoalde eta Eneko Goikoetxea Salazar.

Erdeuskara

Erdeuskara

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak