[Putzutik Plazara] Agua da ura

Agua da ura –

Podcast serie bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek. Podcast guztiek hartu dute euskara abiapuntutzat. Euskararen egoeraz ari diren abesti baten letratik abiatuta osatu dute ordu erditik gorako podcast bana: hamabi talde, hamabi kantu, hamabi gai, hamabi podcast. Euskal musikaren krisia, euskararen erabilera, beste hizkuntzen mehatxua, euskalduntze prozesua eta gaur egungo egoera, aurreiritziak, boterea, estres linguistikoa, langile borroka, euskararen eta teknologiaren arteko harremana… Podcast guztien artean 58 elkarrizketatu daude, haien artean, Sagrario Aleman, Pako Aristi, Xamar, Kike Amonarriz edota Bea Salaberri. Astero argitaratuko da atal berri bat, Zuzeu-n eta Spotify-en.

Putzutik Plazara


Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen “Agua da ura” kantua aztertu da Podcast honetan. Euskalduntzearen erpinak landu dituzte; kanpotik Euskal Herrira datorren baten ikuspegitik euskara zein aberasgarri izan litekeen aztertu dute. Hainbat elkarrizketa egin dituzte: Miren Amuriza, hitzen egilea, Mertxe Rodriguez (Mari Motots), Josu Zubia, Arrasateko euskaltegiko irakaslea, Itziar Blanco, euskaldun berria, Saioa Irastortza, Arrasateko euskara teknikaria eta Jakes Bortairu, Iparraldeko AEKko koordinatzailea.

Agua da ura

Egileak: Ane Urrutia Perez, Danel Teran Fernandez, Naroa García Blanco, Peru Atxa Marañon eta Hodei Vicario.

Agua da ura

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak