Puppy

Puppy –

Rikardo Arregik Deia egunkarian.

Bilboko Guggenheim Museoak dirua eskatuko dio jendeari Puppy, artelan zalantzazko hori (artelana kontsideratzen dute, ezta?), barrutik eta kanpotik berriztatzeko: 100.000 euro zehatz-mehatz. Arte lan moderno ba-tzuen iraungitze data kezkagarria da. “Crowdfunding” bat, horrela ingelesez, antolatuko dute mikromezenasak (hizkera horrelakoa da, barkatu) aurki-tzeko (nahi edo ahal duzuna, 15 euro gutxienez). Horri lehen herri-harpidetza deitzen zitzaion, baina edonork daki ingelesa askoz hobea dela kontu hauetarako.

Albistea irakurri eta gero, harritu eta museoak duen aurrekontuarekin hasi naiz ametsetan. Zertarako behar du Guggenheimek horrelako eskaera bitxia egin? Aurrekontuaren % 30a ez zaio dagoeneko sos publikoetatik iristen? Hasieran pentsatu dut museoak herritarrekin harreman estuagoak gara-tzeko egitasmoren bat izango zela, badakizue, jendea museoarekin identifikatu edo museora erakarri, bilbotarrak eta mundu osoa zerbait handiago baten parte sentiarazi eta entzuten den zabor mota hori guztia. Baina zuzendariak eginiko adierazpenetan ez dut horrelakorik topatu, erabili duen zabor kalakak teknologiarekin zerikusia du, ez partaidetzarekin: “museoaren transformazio digitalarekin” lotu baitu dirua eskatzearena eta “finantzazioa hobe-tzeko tresna teknologikoen erabilerarekin”. Filantropiaz ere hitz egin omen du. Ez nekien nik dirua eskatzea, eta ematea, transformazio digital moduko bat izango zela edo tresna teknologiko bat, baina prest nago ikasteko, beti. Nik uste dut Guggenheim museoak ez duela lotsarik. Ulertzekoa da: museoaren eta Puppyren aurrean lerdea zerigula denbora asmo eman ondoren, begirune osoa galdu digute. Non dago euskal kritika kulturala? Kritikarik onena twitterren topatu dut @imanol_sopela izenekoaren txio batean: “No pueden mantener a la mascota pero quieren hacerse otro chalet” (Ezin maskota mantendu baina beste txalet bat egin nahi dute).

Puppy
Ian Turk.

Ez dakit mikromezenasen zerrenda aterako duten: polita izango litzateke konprobatzea esaera zaharra (“Stultorum infinitus est numerus”) oker dabilen ala ez kasu honetan. Badirudi Puppyren argazki bat (digitala, jakina) emango dietela.

Puppy

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, geure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude