PuntuEUSekin 10 € Herri Urratsentzat

PuntuEUSekin 10 € Herri Urratsentzat

Maiatzaren 1etik 10era bitartean erregistratzen den .EUS domeinu-izen bakoitzeko PuntuEUS Fundazioak 10 euro emango dizkio Seaskari. Horrela, PuntuEUS Fundazioak euskarak iparraldean duen presentzia sendotzen lagundu nahi du bere ekarpenaren bidez.

Horrez gain, .EUS domeinua Ipar Euskal Herrian hobeto ezagutzera eman asmoz PuntuEUS Fundazioak hainbat aurkezpen ekitaldi antolatu ditu datozen egunotan. Ikus agenda behean.

 …

Irabazi .EUS kamiseta!

.EUS domeinuaren 5 kamiseta tekniko ditugu albistegi honen hartzaileen artean banatzeko.
Zurea nahi baduzu izena eman hemen eta parte hartu maiatzaren 4an egingo dugun zozketan.
Zorte on!
kamiseta .euskamiseta .eus

AGENDA

APIRILA:

29, asteazkena – 12:30
– PuntuEUS domeinuaren aurkezpena. – Donostia. CEMEI eraikina (EU/ES).
30, osteguna – 18:
PuntuEUS domeinuaren aurkezpena. – Baiona. Elkar aretoa.

MAIATZA:

5, asteartea- 12:30
– PuntuEUS domeinua enpresei begira.  – Zarautz. Urola Kostako Udal Elkartea.
7, osteguna – 09:30
Cómo abordar con éxito la migración web. – Zamudio.
7, osteguna – 12:50
– Como crear o potenciar tu tienda on-line.  – Donostia. eShow.
11, astelehena – 18:30
PuntuEUS domeinura migrazioa. – Uztaritze. Legazpi gela (EU / FR).
28, osteguna – 09:30
– EUS domeinua: nola lortu web migrazio arrakastatsua. – Donostia.

EKAINA:

3, asteazkena
– PuntuEUS domeinuaren aurkezpena. – Bilbo. Global Innovation Day (EU/ES).

 

 

PUNTUEUS FUNDAZIOA

http://www.domeinuak.eus/

eus-logo

 

".eus" domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da.