Publizitatea, iragarle

Publizitatea, iragarle –

Leire Narbaizaren Kalamuatik Txargainera blogetik.

Sekula gauzatu ez dudan proiektu bat dut aspaldian buruan: arratsaldeko telebista saioen etenetan ematen dituzten iragarkiak grabatu, eta ostean iruzkinak egin. Ziur naiz irudi terrible bat aterako litzaidakeela. Izan ere, publizitateek urteko sasoiak adierazi ez ezik, modan eta bogan dagoena ere markatzen dute.

Publizitatea, iragarleProiektua egin bitartean, aspaldion ikusitakoekin konformatu behar. Poker, erruleta eta postura etxeen iragarkiak nagusi dira, diru erraz baten promesa egin, era ludiko eta errazean. Jokoaren plazera saldu, desplazera erakutsi barik. Jokatu ostean, badirudi etxea zaindu behar dela. Zorriak Lehen Hezkuntzako gela batean lez ugaritu dira segurtasun enpresen spotak. Alarma sortu, alarmaz arma gaitezen, etxean gotortu, segurtasunaren izenean.

Baina deigarrienak zaizkit medikuntza-aseguruen iragarkiak. Desagertuta zeuden ia, eta orain tsunamiaren olatua dirudite. Medikuak telefonoz artatuko gaituela dioskute gure asti ezaren arazoa konpontzeko! Kalitatea!

Iragarkiek etorkizuna iragartzen ei dute. Beldurra zabaldu, lapurretak normaldu, eta osasungintza pribatua izango dela anuntziatzen digute. Bihar-etzi lapur eta tratatu ezineko gaixoak baino ez da izango gurean. Etorkizun iluna.

Publizitatea, iragarle

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.