Zaindu publizitatea ordaintzen dizun hori

publiaVocentoko egunkariek Media Markten publizitate orriak dakartzate igandean. Berriak, ostera, enpresa horren publizitate kanpaina sexista dauka Igandea gehigarriko azalean.

Automatikoki autozentsura prozesua gauzatu da. Vocenton ez dute Berriak Media Market publizitate sexistaren jomugan jartzeko sentitu duen askatasuna. Hedabideen askatasuna mugatzeko bideetako bat da hau.

Noam Chomskyk “Manufacturing Consent: The Political Economy of the Mass Media” liburuan aipatzen du kasu hau. Masa hedabideak propaganda iturri dira. Zabaltzen dituzten albisteek 5 galbahe garrantzitsu igarotzen dituzte. Bigarren galbaheak, funtsean, dio: Publizitatea ordaintzen dizuna pozik mantendu. Ruper Ordorikaren abestia moldatuz, “zaindu publizitatea ordaintzen dizun hori”.

Masa komunikabideen gaitza da publizitatearekiko duten menpekotasuna. Nola egurtuko duzu elikatzen zaituen hori?

Media Markt multinazionalarena adibidea besterik ez da, komunikabide ia denek dute menpekotasun ekonomikoa. Izan daitezke instituzio publikoak, enpresa pribatuak, baita norbanakoak ere. Horren arabera sortzen dituzte albiste batzuk eta ez besteak. Nahi izanez gero, botere ekonomikoa dutenek hedabideei iturria erraz itxi diezaiekete.

  • Izango luke zentzurik Vocentok Media Markten publizitatearen aurka egitea beraiek direnean horren onuradun nagusiak?

 

Zer duzu buruan “Zaindu publizitatea ordaintzen dizun hori”-ri buruz

  • Zer harreman dute txirrindularitzak, euskalgintzak eta Eusko Jaurlaritzak? Gaurko Diario Vascon:

    -¿La llegada de la Vuelta a España influye en que no reciba la Vuelta al País Vasco todo el Gran Premio?
    -No influye para nada. El año pasado no influyó y nosotros dedicamos al ciclismo, a todo el ciclismo, 1.129.056, 19 euros. A nosotros se nos baja el presupuesto un 18%. Hemos respetado el contrato que firmamos a pies juntillas de 360.000 euros en 2009, 2010 y 2011. Dijimos a Organizaciones Ciclistas Euskadi hace un año que no había dinero de política lingüistica para mantener esos 360.000 euros de cara a 2012 y que les dábamos 200.000 euros.