PSOE pozik EH Bilduren bilakaerarekin

Sánchez ofrece la sanidad pública como garantía frente al coronavirus
Idoia Mendia PSoEtarra elkarrizketatu
du Iñaki Iriondok Garan. Españolez, egunkari ia guztiz erdaldun batean “normala” den legez, Idoiak eta Iñakik euskaraz jakin, badakiten arren.

«Es positivo que EH Bildu utilice sus diputados para beneficio de la ciudadanía» aukeratu du Garak goiburu. Mendiaren hitzok aditzera ematen dute bidenabar, aurretik EH Bilduk ez zituela “herritarren onerako” erabiltzen bere diputatuak… Alabaina, Iriondok eta Garak, Mendiari azalpenak eskatu ordez, egokiago iritzi diote PSEko idazkari nagusiaren oniritzia nabarmentzeari.

Goiburuak, hala ere, ez du zehatz islatzen Mendiak esan nahi zuena, horratx:
“(EH Bildu) se están comprometiendo, de alguna manera, en la gobernabilidad de España y antes no lo hacían. Históricamente, las distintas marcas de la izquierda abertzale, han tenido representación en las instituciones españolas pero no la utilizaban para hacer política material. La utilizaba para hacer discursos, para lo que ella considerara, pero no para el beneficio del conjunto de la ciudadanía“. Espainiako herritar guztientzako, erran nahi baitu Mendiak “conjunto de la ciudadanía” aipatzean.

Pozik dira PSOEn. Badituzte horretarako arrazoiak. Ezker abertzalearen domestikazio prozesua ondo doa, eta azkar gero!

www.naiz.eus/es-positivo-que-eh-bildu-utilice-sus-diputados-para-beneficio-de-la-ciudadania

22 pentsamendu “PSOE pozik EH Bilduren bilakaerarekin”-ri buruz

  • Xabier Alegria Ruiz de Egino 2020-10-14 22:32

    Ustezko gehiengo abertzalea dago EAEko legebiltzarrean. Nafarroakoan, inoiz lortutako ordezkaritza handienetariko bat. Eta Espainiako gobernua poz-pozik, Espainiarako duen proiektua aurrera eramateko lagunak aurkitu dituelakoan dagoelako. Espainiarako, Hego EH barne, jakina.

    EH Bilduk akordiak lortzeko gai den indar politikoa dela erakutsi nahi du, EAJk egiten duen bezala, EAJk lortzen duen babes elektorala lortze aldera.

    Azkenean, EAJri gertatu zitzaion bezala, EH Bildu ere ez da bere gehienezko helburua lortzeko behar diren urratsak emateko gauza izango, bere oinarri elektoral zabal eta anitza ez galtzearren, eta joko politiko espainiarraren beste pieza bat izango da, joko eta tableroa inoiz arriskuan jarriko ez duena.

    Abertzale eta independentistok umezurtz gaude Hego EHko egungo alderdi politikoekin. Sudurra estalita bozkatzera edo abstentziora kondenatuta.

    Zer egin dezakegu itxaropena, ilusioa eta borrokarako grina ez galtzeko? Zer da eraginkorrena momentu honetan EHko batasuna eta independentziaren aldeko bidean? Nola lagundu dezakegu prozesu honetan? Lekukoa hurrengo belaunaldiari pasatzen eta garai hobeak etortzeko itxoiten?

  • Erabat ados Xabierrek aipatzen dauenagaz. Izorraturik gagoz independentziazaleak une historiko honetan. Ez dago inolako erreferente politikorik eta dagozan ekimen bakarrak oso gitxiengo txiki bati heltzen zaizkie. Alternatiba barria eraiki eta egituratzeko momentua da, bestela martxa honetan desagertzeko zorian gagoz. Partidu sasi -abertzale-ofizialek egiten daben irakurketak, ez deko zerikusirik kalean ikusten dan desnazionalizazio egoeragaz. Beraz, espabilatzeko garai heldu da!

  • EHko batasuna eta independentziaren aldeko bidean zer da eraginkorrena galdetzen zuen Xabierrek. Ba, noski, zalantzarik gabe EHBildu bozkatzen segitzea eta lanean segitzea, hobeto eta eraginkorrago.

  • Autodeterminazioaren bitartez independentzia.Autodeterminazioaren bitartez batasuna.

  • Jone:holakorik ez esan mesedez, Idoia Mendia konturatu egingo da, bildurrianoak ez dabitzela lanean Espainiako hiritarren ongizatea lortzeko Espainiatik banatzeko baizik.
    Oskar Matute espainiarrak engainatzen oso ondo ari da. Baina Jone zure komentario horrekin dena izorra dezakezu…

  • Alpargatero 2020-10-15 11:14

    Bada, nire ustez, (eta zoritxarrez) Bildu inteligentziaz jokatzen ari da bere kartak Espainiako Legebiltzarrean. Adiskideok, pentsatu pixka bat, arren; Euskal Herriaren idenpendentzia guztiz ezinezkoa da, eta are gehiago, ez da inola ere desiragarria.

  • Ez dizut ulertzen alpargatero. Nortzuk dira zure adiskideak? Inteligentziaz kartaka jokatzen dabiltzanak? Independentzia desiatzen dutenak?

  • Delako Erramun ausarta(Bildurrien azotatzaile). Zer proposatzen dek bada burujabetza-independentzia lortzeko ?, Orreagako jesta berri bat egitea zalditeria galaktikoen bitartez Espainia madarikatuak hautsa hozkatu arte? Edo?

  • Independentzia lortzeko zer proposatzen dudan galdetzen dun Jone? Hasteko Madrilgo Gorteetara ez nizkiken bidaliko bost españolazo ezkertiarrak. Ez niken botoa eskatuko horientzat inondik inora. Eta zer ikusirik zeukan Oskar Matuteren jardun parlamentarioa independentziarekin? Oskar Matutek zeharka esan zinan bera benetako español patriota bat zela, eskubiko españolak baino patriotagoa. Ah, barkatu hori esan zinan baina benetan sinistu gabe, Espainiako jendea engainatzeko . Euskaldun sano batek ezin din zabor hori onartu.

  • Ez dek sinisten idatzitakoa ere . Baino lasai , hori ere sendatzen dek ,inpotentziarena bezala . Baina, tira , badira kasu batzuk inpotentziarena ez dela sendatzen.Beraz horrela geratzeko harriskua daukak bizitza osorako.

  • Inpotentziarena ez al den irain matxista bat Jone? Eta frigidentzako zein sendagai proposatzen den? Benetan ere bildurrianoek dagoeneko ez dakizue politikaz hitzegiten. Aginduak eman eta obeditzen ez duenari irainak. Barregarriak zarete!

  • Ulermen nahiko motza. Inpotentziarena ez da irain bat noski. Enerjiak bideratzeko eta helburuak lortzeko ezintasun halako bat kausa anitz direla medio. Autodeterminazioaren bitartez independetzia ; bide demokratikoak eta irmotasun eraldatzailea,noski. Hori bai dela potentzia posiblea.

  • Aurrekoa, erramunen izenean editatu dena(errorez) , nik bidali det.

    Ulermen nahiko motza. Inpotentziarena ez da irain bat noski.Enerjiak bideratzeko eta helburuak lortzeko ezintasun halako bat kausa anitz direla medio.

    Autodeterminazioaren bitartez independentzia. Bide demokratikoak eta irmotasun eraldatzailea. Hori bai dela potentzia posiblea.

  • Irmotasun eraldatzailea edo Orreagako galaktikoak! Medikatzea ahaztu zaizu Jone?

  • Zer dun nik sinesten ez dudana? EhBilduko parlamentarioak Madrilgo Gorteetan ez direla espainiar eskubitarrak baino patriotagoak? Hik aipatzen dunan autodeterminazio eskubide hori ez dinate onartuko. EhBilduko botoemaileek autodeterminazio eskubidea gauzatu diten: Espainia eraikitzea erabaki, agian ezkertiarragoa eta errepublikarra…
    Ezkerreko sotismo berria.

  • Eztabaidatuko dugu hemendik eta 10 urteetara,adbidez. Ia nola dagoen Euskal Herria,Espainia, Frantzia, Europa edo eta mundua. Ia zer emaitzak dauden lortuak euskal errepublika burujabe baten jomugan, demokraziazko autodeterminazioaren bidetik edo eta hik proposatzen duken bide horretik( etzait argi geratu hire proposamena…orreagarena metafora politiko bat zen noski…)

  • Hamar urteko epea Euskal Errepublika lortzeko? Baina estatu independientea izango dun edo Espainian txertatuta egongo den errepublikatxoa? Benetan sinesten dun Espainiako ezkerraren delirio horietan?

  • Buatxabal , hori ez diat nik idatzi . Hamar urteko epean eztabaidatuko dugula ia nola dagoen panorama . Ez daukat asmakizunezko bolarik . Igual egikaritzen da euskal errepublika bat pis pas batean 10 urte baino lehenago , hemendik edo eta 20 urtera edo eta 100 era . Etzekiat motel. Baina komentzimendu bat zuekat apustuan . Autodeterminazioa, bide demokratikoak, independentzia eta burujabetza direla potentziaz betetako aldagaiak herri honentzat askoz ere mundu bizigarri bat egiteko , noski.

  • Istringa galduta (nere aittak erranen lukeen moduan), istringa galduta, kinki kanka, beheko errekaraino. Dedio.

  • Egileak PSOE eta Bilduren arteko adiskidetasunarekin arazo bat badu, ez diezaiela bozkatu eta kitto! Ez dut ulertzen zein den polemika.

  • Polemika garai batean ezker abertzalearengan hainbat itxaropen zein konfidantza geneukan askok, gaur egun ezker abertzalearen jokaeraz bat ez gatozela da. Eta are gehiago, historikoki horrenbeste kritikatu daben hori bera egiten dabiltzala. Eta nolabait, gure buruak politikoki umezurtz ikusi eta sentitzen dogula. Eta inoiz zeozerrengan sinestu izan badozu, eta gerora errealitateak zaplasteko ideologikoa emon izan badotzu, ulertu beharko zenuke.

  • “Umezurtz” bazaude amatxok utzi zaitulako…ba duelua egin beharko duzu, ez? Eta beste amatxo bat bilatu… eta berarekin ezkondu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude