PSNk bere "nahi bakarra" Nafarroaren "desagerpena" izatea aurpegiratu dio Zabaletari

MzIzNw==

Zabaletaren eta Nabai-en diskurtsoa “faltsukeriaz betea” dagoela adierazi du Samuel Carok, izan ere, bere ustetan asko egin dute sozialistek autogobernuaren alde: “Berak inork baino hobeto daki, Nafarroako eta Espainiako sozialistok beti lan egin izan dugula autogobernua hobetzeagatik. Haiek izan dira beti errazkeriaz kritikak egin eta negoziaketetan oztopoak jarri dituztenak”, adierazi du gaur.

Sozialisten bozeramaleak eskatu dio Zabaletari, “hiritargoaren benetako arazoez” kezkatzen hasi eta “beti aldarrikatzen aritu diren” proiektu horiek “ahazteko”. “Eraikuntza nazionala” bezala izendatutako proiektu politikoak, Caroren ustetan, Nafarroa “ahultzen” du “komunitate desberdindu” bezala. “Nafarroa banatu eta sumintzen duen proiektua da hori”, gehitu du.

Irudia | Patxi Zabaleta | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.