PSEren barne eztabaidak

EAJ boteretik kendu eta agintera heltzeko balio izan zien itunak PPri eta PSEri. Baina, antza denez, urte betera, itunak, ondorio negatiboak ekarri ditu PSEra. Alderdiko hainbat kidek, PPrekin elkartzeak, onura baino kaltea ekartzen dietela uste baitute.

El Confidencial Digital-en irakurri ahal izan dugu barne liskar horien ondorioz hainbat dimisio jazo direla PSEren baitan.

Pablo Angulo lan eta formakuntza sailburuordearen dimisioa, Fernando Hucha osgasun sailburuordearena, Ramon Etxezarreta hizkuntza politikarako sailburuordearena eta Maite Erro berdintasun defendatzailearena, liskar horien baitan kokatu ditu interneteko kazetak. Osasun kontseilaritzan eta ertzaintzan ere liskarrak jazo dira urte honetan.

Izan ere, kideak baino, PPk eta PSEk etsaiak dirudite. Krisitik irtetzeko formuletan ez datoz bat, ezta San Mames berriaren proiektuaren inguruan edota Urdainbain Guggenheim museoa eraikitzearenean. Hori horrela, PSEko hainbat kidek Lopezi Basagoitirengandik banantzen hasteko eskatu omen diote.

Bikoteak legegintzaldiari eustea ez da erraza izango, ez behinik-behin, PSE depresioan erori gabe…

MjE0Mg==

Irudia | Lopez eta Basagoiti | zz | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “PSEren barne eztabaidak”-ri buruz

  • Asko gustatzen zaio “pose” hori PSEri: “alde egon behar det baina kontra nago” “nik ez det nahi baina..” “nahiagoko nuke…” eta horrelakoak.
    Baina lasai, momentuz bere buruzagientzat garrantzitsuena hor riautea besterik ez da eta horretarako orain bat eta hurrena bestea, ez dago arazorik.

  • A ze parea karakola eta barea. Hauek izan behar al dute gure etorkizuna gidatuko dutenak. Akabo demokrazia orduan!