PSE-PPtik, EAJ-PPra

Duela astebete Urkulluk eta Basagoitik bilera izan zuten. Iragan urteko martxoan, hauteskundeen ostean, bildu ziren ofizialki azkeneko aldiz. Hilabete guzti horietan, elkar kritikatu baizik ez dute egin.

Krisi ekonomikoa eta Espainiako gobernuaren eta jaurlaritzaren neurri ekonomikoak izan zituzten hizpide. Baina ez hori bakarrik. Ingurua aztertzen aritu ziren biak, datozen hauteskundeetara begira.

El Confidencial Digitalek dio hauteskunde osteko itunak itxi dituztela bilera horretan. EAJren eta PPren arteko tokian-tokiko itunekin PSEri alkatetzak kentzea omen da jeltzaleen helburua. Bilboko alkatetza kasu. Azkunak postua bermatzeko PPren “laguntza” beharko duela uste baitute. Eta EAJk trukean PPko hautagairen bat edo beste babestuko luke. Babesak ez baitira doakoak, PSEk ongi baino hobeto dakien bezala.

PPrekin bilduko ez direla diotenek, beraz, euren postuak bermatu nahian bere babesa bilatzeari ekin diote. Babesa, ordea, eskaintzaile onenarentzat izango da ziurrenik.

MjUzOQ==

Irudia | Iñigo Urkullu, Patxi Lopez eta Antonio Basagoiti | zz | Creative Commons By SA
Basagoiti, EAJ, ituna, PP, PSE, urkullu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude