Prostituzioa: legeztatzea, abolizioa edo despenalizazioa?

Prostituzioa: legeztatzea, abolizioa edo despenalizazioa?

Prostituzioa: legeztatzea, abolizioa edo despenalizazioa?
Irudia: Alejandro Forero Cuervo-rena hemendik
Nagore Vega [@muxkilla]

Prostituzioa edo sexu-lana diruaren edo beste zerbaiten truke sexu harremanak saltzea da. Sexu zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonei prostitutu (latinezko prostitutus hitzetik) edo sexu langile deritze; emakumeei, prostituta (edo, irain kutsuarekin, puta, emagaldu, urdanga eta abar). Gaur egun, legez kontrako jarduera da herrialde askotan, batzuetan heriotza zigorrarekin zigortzen dena, baina beste herrialde batzuetan guztiz legezkoa da. Zenbait emakume feministak lanbidetzat aldarrikatzen dute (Wikipediatik).

Lanbidetzat aldarrikatzen dutenei, instituzioek beti ukatu dizkiete espazioak, ahotsa eta erabakitze ahalmena. Ez dugu ahaztu behar, ordea, sexu-langileak ez direla objektuak, eskubideak dituzten subjektuak baizik.

Estigma izateari ere ez dio utzi prostituzioak. Sexualitatearen gaineko moral bikoitza erakusten du estigma horrek. Prostituzioan jarduten direnek ez dute lan-eskubiderik (gizarte segurantza, erretiroa…); sostengu gutxi dute aniztasun funtzionala duten pertsonek sexua nahi bezala bizitzeko; edo kalean jazarrita daude udal ordenantzen bitartez (nahiz eta bitartean burdelak onartzen diren…).

Zentzu horretan, elkarren kontrako bi mugimendu (bereziki) aurrez aurre daude azken urteetan: hainbat herrialdetan prostituzioa legezko bihurtzearen (legeztatzea) edo legez kontrakoa izaten jarraitzearen (abolizioa) eztabaida piztu da.

.

Legeztatzea

Lege penalen bidez edo beste era bateko legeen bidez prostituzioa arautzeari deritzo. Ikuspegi honek, bada, legezko lanbidetzat hartzen du prostituzioa, eta hainbat arauren bidez kontrolatzen du. Arau horiek zehazten dute prostituzioan nork eta zein egoeratan lan egin dezakeen (Wikipedia).

.

Abolizionismoa

Abolizionismoa edo feminismo abolizionista defendatzen dutenek diote, prostituzioa praktikatzen duten emakume gehienak horretara behartuta daudela. Indarkeria matxistaren parte dela.

Sexu-langileen elkarteek kontrakoa diote.

NBE Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, zazpi emakumetik bat da pertsonen salerosketa sareen biktima.

Egia esan, ez daude bi langile eta bi istorio berdin.

Badago hirugarren mugimendu bat ere, beste batzuen artean.

.

Irakurri osoa kaixomaitia.eus-en blogean >>

sexu-lana diruaren edo beste zerbaiten truke sexu harremanak saltzea da. Prostituzioa: legeztatzea, abolizioa edo despenalizazioa?  legeztatzea, abolizioa edo despenalizazioa?  legeztatzea, abolizioa edo despenalizazioa?