Propaganda politikoa informazioaren ordez

Ibai Beobideren atxiloketaren ostean, ustezko lau ETAkidek ihes egin zuten eta horien artean bi “terrorista bilatuenen” zerrendan omen zeuden. Xabier Atristain zen horietako bat. ETAren abangoardian zegoela esan zuen barne sailak eta hala errepikatu zuten hainbat eta hainbat hedabideetan. 

Talde baten buru omen zen eta, are gehiago, talde horrek bere gain omen zituen 50 kilo amonal, 60 kilo kloratita, lehergarriak eta pentrita

Handik egun gutxira, martxoaren 6an, Miarritzenko polizia etxean bere burua entregatu zuen Atristainek guardia zibila bere bila ari zelako eta atxilotu egin zuten. Komunikabideetan, “ustezko” jartzea ere ahaztu egin zitzaien. Atristain ETAkideak bere burua entregatu zuela zioten.

Apirilaren 7an Espainiaratu egin zuten, Jesus Guinearekin batera. 

Eta atzo, ordea, aske utzi zuten, Espainiako Justiziak defentsaren helegiea onartu baitzuen.

Nola liteke terrorista bilatuenetakoa, ETAren abangoardiako kidea, besterik gabe aske uztea? 

MjA1Mw==

Irudia | Propaganda politikoa | zz | Creative Commons By SA