Presoen jarraipen eskasa ala prentsarena?

Presoen ekimena Espainiako prentsan

EFE agentziaren berria argitaratuz, Publicok presoen ekimena jarraipen eskasa izaten ari dela argitaratu zuen, adibidez. Artikuluan ez da inolako zehaztasunik ematen, ez kartzelaz kartzelako zehaztapenik ez eta izen edota zenbakirik ere.

El Confidencialek, bere aldetik, Arnaldo Otegik eta Rafa Diez Usabiagak ekimenekin bat egin dutela adierazi du. Carlos Fonsecak, txapeo edota itxialdiek jarraipen handiena Valdemoro, Soto del Real eta Cordobako kartzeletan izan zuela dio. Baina baita honakoa ere :”el Ministerio del Interior declinó facilitar datos sobre el seguimiento “para no dar publicidad a los presos de ETA”, aunque aseguró que la respuesta está siendo “desigual”.

Argigarria dirudi beraz, EPPKren barruan dauden presoen ekimenari publizitaterik ez emateko asmoa duela Espainiako Barne Ministerioak.

Txapeoak

Urtarrilaren 11n hasi ziren itxialdiekin. Itxialdiekin, patio edo, edukitzekotan, tailerretarako aukera galtzen dute, elkarrekin ezin komunikatuz. Senitarteko edo lagunen bisitak itxialdiaren garaiarekin bat egingo balu ordea, hauen bisita ere galduko lukete. 

Agiria eta zergatiak

Honako agirian azaltzen zituen Euskal Preso Politikoen Kolektiboak zergatik hasten zuen ekimena, bai eta ekimen horren nondik norakoak ere.

EPPKren ekimenak prentsan izandako jarraipena

Irudia | EPPKren ekimenak prentsan izandako jarraipena | Ezezaguna | LGPL
EPPK, Euskal Herria, kartzela, presoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude