Presoen izenak ere ezin direla erakutsi diote poliziek

Presoen izenak ere ezin direla erakutsi diote poliziek

Argazkiak izan ziren lehendabizi, izenak gero. Joan den astean Iruñerrian presoen alde egin ziren elkarretaratzeetan Foruzaingoa eta Espainiako Polizia agertu ziren elkartasuna jazartzeko asmoz. Auzitegi Nazionalaren iduriko euskal presoen argazkiak agertzea delitu denez , Iruñerriako enkarteladetan senideen argazkiak agertzen dituzte eta harekin batera, preso duten seme-alaba, guraso edo lagunaren izena idatzita. Aitzitik, ostegun eta ostiralean orain arte eraman dituzten kartelak kendu zizkieten poliziek. Hauen esanetan Auzitegi Nazionalak auto berri bat kaleratu du zigorra betetzen dauden presoen izenak publikoki erakustea galarazten duena.

Apurtu.org-ek jakinarazi duenez, Iruñeko enkarteladan Foruzaingoak senideak mehatxatu zituen. Iruñeko Donibane auzoan presoen izenak agertzen ziren paletak eraman zituzten jendea identifikatu ondotik. Berdin egin zuten Burlatan eta Iruñeko Txantrea auzoan Espainiako Poliziek. Atarrabian biak egon ziren, Foruzaingoa eta Espainiako Polizia, eta elkarretaratzean parte hartu zuten pertsonak identifikatzeaz gain, tortura salatzen zuen pankarta eraman zuten, ‘Inkomunikazioa=Tortura’ dioen pankarta baten gibelean jartzea delitua dela argudiatuz.

Presoen izenak ere ezin direla erakutsi diote poliziek

Presoen izenak ere ezin direla erakutsi diote poliziek
elkarretaratzea, elkartasuna, euskal presoak, polizia
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude