Presoak etxerantz: 10 abesti zerrenda

Presoak etxerantz: 10 abesti zerrenda –

Euskal imajinario kulturalean presoek izan duten pisuak isla demasekoa izan du musikan ere.

Madrildik datozen albisteek, PSOEren gobernuak EPPKko kideak hurbiltzen hasi eta baldintzak malgutzeko promesa egin duenean –Paristik jada egin dira– abagunea eman digu atzera begiratu eta Euskal Herriko taldeek lasterra dirudien egunaren alde egin dituzte kantak errepasatzeko: elkartasuna, salaketa, maitasuna, haserrea… denetik dago sarri epikara jo duten abestien artean.

Presoak badatoz etxerantz, berandu, poliki, atzerapausoekin, baina bidea zabalik dago. Ez ahaztu 2008an 800dik gora zirela gatibu zirenak, gaur 280 inguru.

Barruan daudenak eta kanpoan zain direnak animatzeko balio dezaketen 10 abesti jarraian: Euskal Presoak Etxera!

.

Gau Iluna Amaitu da (Su ta Gar)

Joan da beste urte beltz bat.
Sakabanaketa
beraien zigorra
ez zaitu isutu
eta aitaren etxea
zutik da.

.

Hemen Gaude (Ken 7)

Maite genituen gauzengatik erori ginen preso,
baina gure maitasuna oraindik
ez dago preso.

.

Ttipi ttapa (Ume Gaiztuak)

Hainbeste sufrimendu
izan du amaiera
gudariak herrira datoz
garaipena ospatzera.

.

Zergatik ez (Txapelpunk)

… zergaitik ez?
euskal presoak ez daude euskal herrian?

.

Izena, izana, ezina (Berri Txarrak)

Batzu mila kilometrora
bihotzetik gertu alegia
beste batzu bertan bizita
horren urrun.

.

Hamar urte gartzelan (EH Sukarra)

Hamar urte gartzelan,
bakardadea ezagutu duzu.
Hamar urte gartzelan,
herria bihotzean daukazu.
Hamar urte gartzelan,
noiz bizi behar duzu?

.

564 (Hertzainak)

Batzuen ustez ordaintzen
Dagokien zigorra
Maite dutenentzat berriz
Askatasun haizea
Baina hori nork ulertarazi
Etxean zai bakarrik denari.

.

Presoak SOS (Etsaiak)

Ez da ezer, ez da ezer, sentitzen
lau hormaren iluntasunean!

.

Zuentzat (Deabruak Teilatuetan)

Zuentzat kantu bat osatzeko ahalegin hau eta gure mirespen guztia.

.

Sua sua (Exkixu)

Gezurrek erasoan, errepresio golpeak. Gu, hemen jasatzen sua barruan.

Presoak etxerantz: 10 abesti zerrenda Presoak etxerantz: 10 abesti zerrenda