Prentsaurrekoa Basauriko udaletxean, larunbateko STEAM festibala iragartzeko

STEM festibala –

“Bizilabe STEAM Festibala”, gazteentzako zientzia eta teknologia jaialdia, ospatuko da larunbat honetan Basaurin. Nerbioi-Ibaizabaleko gazteek eta ikertzaile profesionalek gidatutako zientzia eta teknologia-tailerrek, ginkana-zientifikoak edota “Escape-room”-ak, osatuko dute egitaraua. Lorea Argaratek (Las Tea Party) emango dio amaiera jaialdiari.

Prentsaurrekoa Basauriko udaletxean, larunbateko STEM festibala iragartzekoGaur aurkeztu dute Basauriko Udaletxean, Asier Iragorri Basaguren, Basauriko alkateak, eta Josune Elorriaga Miguel, Basauriko kultura teknikariak, larunbat honetan, otsailaren 15ean, 17:00etatik aurrera, Basauriko Solobarria Plazan egingo den “Bizilabe STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) Festibala”. Bertan izan dira ere Nerbioi-Ibaizabaleko herrietako udal-ordezkariak.

2019ko urrian abiatu zen “Bizilabe Nerbioi-Ibaizabal” ekimena eskualdeko zazpi herritan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta eskualdeko udalen lankidetzaren emaitza den Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal proiektuaren baitan. Guztira, lau hilabeteetan zehar 9 zientzia eta teknologia-tailer eskaini dira herri hauetako udal gazte lokaletan: Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zeberio.

Larunbateko jaialdian tailer-dastaketa, Escape-Room-a, ginkana-zientifikoa, Lightpainting Performance-a, eta jaialdiari amaiera emateko Las Tea Party DJ bikoteko Lorea Argaratek kontzertutxo bat emango du.

Arratsalde osoan zehar, STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) Hezkuntza arloaren inguruko dibulgaziorako txokoa ere egongo da.

Informazio gehiago, eta programa osorik, hemen >>>

Prentsaurrekoa Basauriko udaletxean, larunbateko STEM festibala iragartzeko

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude