Prekarietateari buruzko mahai-ingurua Tabakaleran

Prekarietateari buruzko mahai-ingurua TabakaleranPrekarietateari buruzko mahai-ingurua Tabakaleran –

Ubik sorkuntza laborategiko bitartekarien grebak bost aste betetzen dituen honetan, mahai-inguru bat antolatu da, prekarietatea gai hartuta.

Ubikeko grebalariekin batera, Azkuna zentroko mediatekako langileak eta Irungo Udal Liburutegiko langileak izango dira mahai-inguruan; “gure antzeko egoera pairatu duten langileek beraien esperientzia eta ibilbidea azalduko dizkigute”.

Solasaldia bihar igandea, urtarrilak 27,  burutuko da Tabakalerako kafetegian, goizeko 11.30ean.

“Mahai-inguru ireki eta interesgarria izango da, eta solasaldian parte hartzeko aukera izango da”.

.

* Azpiko bideotxo honetan duzue  lehen hilabetea bete ondorengo grebaren laburpena:

 

Prekarietateari buruzko mahai-ingurua Tabakaleran
greba, prekarietarea, Tabakalera, ubik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude