PPbusa euskararen inposaketaren aurka

PPbusa euskararen inposaketaren aurka –

PPbusa euskararen inposaketaren aurka
PP-k, alderdi eta sindikatu unionista guztiek legez fikzioa erabili ohi du, oso sarri, nazionalismo espainiarra pizteko eta bozka horiek bereganatzeko. Oraingoan autobusa jarriko dute abian Nafarroan zehar, “para alertar a los navarros sobre la imposición del euskera en Navarra”. Ez dago inor “ohartarazi” beharrik. Nafarroan ez dago euskararen inposaketarik, espainierarena eta frantsesarena (Baxe Nafarroan) baizik. Ondotxo daki hori PP-k, beste alderdi unionistekin batera euskara eta euskaldunak erreinu zaharretik kanporatzen saiatzen baita gogor.

Alderdi eta eragile abertzaleek aldiz gogotsu heldu diote espainerari, oro har,eta euskara nortasun-ikur folkloriko gisa erabili ohi dute gehienetan, salbuespen ondraduak salbuespen. Esan daiteke, mingarri gertatu arren oker handirik egin gabe, uniformismo erdaltzaleak aliaturik onenak abertzaleen artean aurkitu dituela… Troiako zaldiarenak gogoratzen?

“Sí al respeto a la mayoría. No a la imposición del euskera… alertar a los navarros del objetivo del Gobierno de Navarra, que pretende inyectar el euskera queramos o no, sin libertad de elección olvidándose del respeto al 93% de la población que no lo habla”.

Ez da egia. Nafar Gobernuaren euskararen aldeko neurriak oso-oso motzak izaten ari dira. Lotsagarriak kasu askotan. Batetik, IE bazkideak ez diolako lana errazten, eta batez ere, Nafarroako EAJren lehentasunetan euskara ez delako ageri, abenduaren 3an ez bada. Egun horretan bai, euskararekiko maitasunez puztu egiten omen zaie bihotza.

PPk dioenez “el euskera no es lengua oficial de Navarra”. “Es una lengua propia de Navarra que respetamos pero nunca vamos a consentir que se politice y sea el arma de unión entre Navarra y Euskadi”… Barregurea emango luke gure (euskaldunon) egoera hain latza ez balitz.

Eragile abertzaleek ez dute euskara Euskal Herria batzeko tresna politiko gisa erabiltzen.
Izan ere, asimilazioa bertute bilakatu, eta Euskal Herrian “hiru hizkuntza” dauzkagula izan ohi da gure agintarien leloa. Ahaztu egiten zaie esatea, hiru horietatik bi inposatuak direla, eta euskara desagertzeko prozesu behartuan dagoela. Memoria bereizlea, nonbait. Logika horri jarraituz, “hemen” hiru bandera “edukiko genituzke”… eta dozena erdi polizia-talde eta armada, ezta?

PPbusa Altsasura noiz iritsiko zain nago. Joango naiz ikustera haien esperpentoa, eta herri honetako abertzaleen erantzuna, PPbusa datorren egunekoa, eta ondorengoa ere bai. Zeren herri honetan (ere), euskara folklore-eremura mugaturik baitaukagu, PPren eta enparauen aholkuei men egingo bagenie bezala.

Beharbada idatziko diet honainoko bidaia egin ez dezaten, diru hori beste edozertan inberti dezaten, Altsasun ere espainiera osasun betean baitago. Hemen ere, bizi eta lan españolez egiten dugu ia denek. Beude lasai.

PPbusa euskararen inposaketaren aurka
abertzaletasuna, euskara, inposaketa, nafarroa, PP
JJ Agirre

Euskara teknikaria eta ELAko kidea

3 pentsamendu “PPbusa euskararen inposaketaren aurka”-ri buruz

  • Harrigarria egiten zait pasatzen ari dena. Eta jendearen axolagabekeria. Harriagarriagoa zait euskaldun edo euskatzale munduaren lozorroa.
    Zer egin behar dugu tronpeta guziak jotzeko ea atzartzen garen!
    Edo honek ez du erremediorik?

  • JJ Agirre

    “Euskara berreskuratzen ari da”, “lehen baino hobeto gaude” (lehen hori noiz den zehaztu gabe) edota “gazteek egingo dute euskaraz” bezalako fikziozko mezuak, errepikatzearen errepikaz jendearen burmuinetan ondo txertatuta daude. Are txertatuago, euskalgintzako zenbait eragilek ere errepikatzen dituztelarik.
    Lobelarraren gisako kontakizun horren beste ezaugarri bat da, norbanakoen bizkar uzten duela euskararen berreskurapena eta erabilera.
    Inork ez lieke onartuko agintariei “norberarena da lanpostu on bat aurkitzearen ardura” edo “norberaren errua da pentsio duin bat ez jasotzea” esatea, lan-merkatuaren eta pentsioen errealitatea zein den jakinik. Alabaina, euskararekin onartu egiten diegu, eta irentsi, errealitatetik gutxi daukan eta agintarien ardurak hutsaren hurrengo bilakatzen dituen diskurtsoa.
    Hori salatzetik hasi behar genuke. Eta euskalgintza antolatuari ausardia eta zintzotasun handiagoak eskatzetik, baita alderdi eta sindikatu abertzaleei ere, nik uste.

  • Hau bezalako antzezkizunak salatzetik ez genuke hasi beharko?
    Tasio handia, zeinak españolez egiten dituen beti bere testuak, euskararen aurkako PPbusa salatzen oso nagusiki españolez argitaratzen den Garan:
    https://pbs.twimg.com/media/Dc5QW44WkAEz-z6.jpg

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude