Poza aparra bezala zabaltzeko ahalmena

Poza aparra bezala zabaltzeko ahalmena

(argazkiaren goiko ezkerreko aldean klik egin, haurren poza ondo ikusteak merezi baitu)

Ba, hemen dira jada. Berez gaur dira hastekoak, baina atzo haurrentzako ekitaldiz beteriko arratsaldea izan zuten: gaztelu puzgarriak direla, apar besta dela, pintxo lehiaketa…Ederki pasa dute ttikittoek.

Baina arazoak ez dira bukatu. Egia auzoko biztanleek pakea merezi dutela argudiatuta, Donostiako udalak arau zorrotzak betetzera behartu nahi ditu nonbait.

Ez naiz ni izango Egiatarrek asteburu hontan ere gau osoa lo egiteko eskubiderik ez dutenik esango duena, baina zer nolako herriak nahi ditugun pentsatu beharra dugu. Gure seme-alabentzako (eta guretzako, hain zaharrak ez gera eta!) Illunbe bezalako ezlekuak ala herrietako kaskoetako tabernetako giroa nahiago dugun ausnartzea ez litzateke txarra; taberna horien inguruan jendea bizi dela jakinik eta dena libre ez dela barneratuta.

Bai, badakit ni ez naiz Egian bizi, eta nik asteburu hontan ez ditut Porrontxoak pairatu beharko, baina ni bizi naizen plazan herriko jaietan txoznak jartzen dituzte eta kontzertuak egiten dira eta auzko jaiak antolatzen ditugu eta Santo Tomas eguna plaza hontan antolatzen da eta udaberrian Sagardo Eguna egiten da eta udan Euskal Jaia eta astero azoka jartzen da eta…eta nik bertan bizitzen jarraitu nahi dut, goizero plazara atera eta hori ikusten dudalako, plaza bizia.

Irudia | Haurrak apar besta noiz hasiko zain. | Zuri So | Creative Commons By SA

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.