Porrua

Porrua –

Duela urte gutxi batzuk aise zurituko zuten Altsasuko gazte horiekin egiten ari diren izugarrikeria. ETAren aitzakian, denak balio zuen.

PorruaETA aipatze hutsa aski zen gizarte honen sektore handi bat gortzeko eta itsutzeko. Orain zailagoa dute, porru zikin hau hemen bizi garen jendeari saltzea. Lortuko dute, agian, Ebrotik beheiti, hedabide nagusiek populazioa kloroformaturik daukaten lurraldean. Hemen ez. ETA hila da. Lurpean. Zurigarririk ez. Aitzakiarik ez. Eta elementu desmobilizatzailerik ez. Atzo ikusi genuen, Gazteluko Plazan, ordu gutxi batzuen marjinarekin egindako deialdian. Eta ikusiko dugu, berriz ere, hilaren 16an. Uste badute honek ez duela ondoriorik izanen, oker daude. Ez dakite ze abiaduratan ari den aldatzen gizarte hau. Nafar gizartea. Gaizki neurtu dute.

Ohartzen direnean berandu izanen da.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiorako ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko ekainaren 6ekoa]

Porrua
aldaketa, altsasu, errepresioa, nafarroa, porrua
Aingeru Epaltza

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude