Porrot mediatikoaz eta abertzaleen brujulaz

MTQyNg==

Borroka armatuaz eta politikoaz hitz egiten dugu usu. Baita batzutan desobedientzia zibilaz ere. Baina gutxitan aipatzen da borroka mediatikoa, aski galdua duguna. Prentsan irakurri dezakegu egunero euskaldunon porrot hori, telebistan ikus gezakegu… Espainiak oparitzen dituen egiak leloen moduan miazkatzen ditugu gure errealitateari goizero bizkarra emanaz.

Gregorio Ordoñez zenaren hilobira alderdi abertzale zein espainolisten errepresentazio zabala joan zen urtarrila bukatzear zela, pertsonaia hau omentzeko asmotan. Inork ez zuen zalantzarik… halako omenaldia “egin behar zen.”

Diario Vascon argitaratu zuten hurrengo egunean argazki handi eta guzti. Bilbon ere, era berean,  “Bilboko biktimei omenaldia” egin zien Udalak Azkunak gidatuta. Eta El Correon argitaratu zuten argazki handiekin, “egin behar den bezala.”  Baina inork ez du aipatzen Jon Anza. Inork ez du bere desagerpena serio hartuko El Correon edo Diario Vascon argitaratu arte. Ez du inporta, “hori seguru gezurra zela”, “diruarekin joan zen”, “Nor da Jon Anza?” eta halako sinplekerietan geratu behar ote gara?

EAJk bere erdoildutako penduloarekin jarraitzen du, beti zentroa dela irudikatu nahian, eta orratza interes partidistei begira duela. Think gaur, hor utziko dugu, orainan. Gazteei zahar batek, “garai bateko abertzale batek” edo Pastorrek ezango lukeen moduan “erretiratu” batek gogora arazi behar die EAJ-ren benetako helburua/helmuga zein den. Eta hauek irriz begiratzen diote, “joño!! zein onak ziren garai batekoak!”

Hamaika Bat hor dabil bere mundu paraleloan, abertzaletasun instituzionala aldarrikatzen, batek jakin norentzat. Iñaki Galdosen protagonismo  beharrak ezin omen dira ase eta… hor jarraituko du EBB-ean postu bat eskaintzen dioten arte.

Ezker Abertzalea barne ezbaidan sartuta, polo subiranista eratu nahian, baina hori bai EAJ eta Aralar gabe. Horiek dira aurre baldintzak.  Tira haien eskuetan dago herri honen etorkizunerako oso garrantzitsua den ezker baten egituratzea. Lan zaila dute aurretik. Ez ote zaie ditxosozko poloa urtuko?

Aralar eta Ea beste bi “ezker abertzale”, bakoitza bi barku ezberdinetan, bi norabide ezberdin hartuta… norantz? batek jakin.

Abertzaletasunak ez ditu behar penduloak, alternatibak, omenaldiak eta alderdi aniztasuna. Abertzaletasunak brujula bat behar du, brujula bat etorkizunera bidean gidatuko diona, direkzio egokia hartzen lagunduko diona, eta gaur egungo egoera iraultzeko baliagarria izango dena.

Irudia | brujula | 4.bp | Creative Commons By SA
abertzale, abertzaleak, abertzaletasuna, arzallus, Diario Vasco, EAJ, EAJ-PNV, el correo, HB

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

3 pentsamendu “Porrot mediatikoaz eta abertzaleen brujulaz”-ri buruz

  • Gaur esan du Pagazaurtunduak ez dela “enpaterik” egon behar “hiltzaile” eta “biktimen” artean. Tira ni behintzat nazka-nazka eginda naukate haien sailkapen marabillosoarekin… Ezker abertzalea, ETA edo dena delakoa demonioa. Estatua, polizia, rubalcaba salbatzaile zintzoa… Garaipenarenekin ez da bakerik lortuko. Buruan sartuko ote zaie.

  • Iñigo Rubert 2010-02-08 08:53

    “Ezker Abertzalea barne ezbaidan sartuta, polo subiranista eratu nahian, baina hori bai EAJ eta Aralar gabe. Horiek dira aurre baldintzak.”

    EAJren diskurtso eta praktika ez al dira nahikoa bere ausentzia ulertzeko inongo ekimen subiranistan inork “baztertu” beharrik gabe? Zer esanik ez “ezker baten egituratzean”.

    Aralar alderdiari dagokionez ez al lirateke pozez zoratzen ibili beharko ezker abertzaleak hartu duen bidearekin? Pozik daudela iruditzen zaizue? Niri ez. Zergatik? Abertzaletasunaren batasuna helburu nagusia duen eta indarkeria erabiltzearen kontra beti agertu den lagun batek berriki esan dit Aralar alderdiaren zuzendaritzaren iparra bere zilborra dela, “inork baztertu beharrik gabe”.

    Beraz, “aurre baldintzak” baino, aurretik dauden baldintzak iruditzen zaizkit ausentzia horiek. Baldintzak ordea modu askotara aldatu daitezke.

    Alor mediatikoaren gaiari helduz, estatua ez da botere mediatikoa erabiltzen duen bakarra eta “horiek dira aurre baldintzak” mezu hori, polo subiranista bultzatzen ari direnak baino, ustez baztertuak daudenak zabaltzen ari dira: izenburuz izenburu eta estatu aparatuekin elkarlanean manipulazioa eta gezurra erabiliz prozesua oztopatzeko ahalegin desesperatuan.

    Larria ez balitz barre egitekoa litzateke: ilegalizatuak, egunero etxe azpitik morroi armatuek jazartuak, instituzio eta medioetatik ezabatuak… horiek dira nonbait baztertzeko gaitasuna eta nahia dutenak.

    Siglek bere garrantiza dute, baina batez ere sigla guztien gainetik eta helburu estrategiko guztien azpitik batzeko gaitasunean egongo da indar korrelazioaren aldaketaren gakoa. Badirudi ezker abertzalea eta EA, zaharragoak izateagatik agian, helduago daudela bere siglak bigarren plano batean uzteko herri ikuspegiaren mesedetan.

    Bestalde, borroka mediatikoa termino horietan planteatzea soberaniaren aldeko borroka termino militarretan planteatzea bezain absurdoa da: beti izango dira indartsuagoak. Alor mediatiko hutsean egin beharrekoak baztertu gabe, komunikazioa modu integralean ulertu beharra dugu, lehoia ez bagara izan gaitezen sagu, estatuak amestu ere ezin dituen zirrikituetan barrena askatasunaren mezua zabaltzen.

  • “serio hartuko El Correon edo Diario Vascon argitaratu arte”.

    ?!?
    Geuk kendu behar ba indarra medio hauei. Nik ez ditut irakurtzen ezta taberna edo kafetegian.
    – Aizu, Diarioa libre daukazu nahi baduzu.
    – Ez ez dut Diario inoiz irakurtzen eskerrik asko.
    Boikot osoa. Guk ematen diogun indarra daukate.
    – Aizu, ama eskelak irakurtzeko bakarrik erosten al duzu Diarioa?
    Lagunen batek edo blogen batek link bat jartzen badu diariovasco.comera ez dut irakurtzen, ez zait axola zer esaten duten errealaz edo donostiako “acto sociales”-etaz ari badira ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude