Pornorik naturalena

Gauza jakina da askok jotzen dutela -ejem, dugula- sareko zirrikitu ilunenetara material pornografikoaren bila. Are, webguneen %12a pornografikoa omen da. Baina hona ekarri nahi izan dudan pornoa ez da hemezortzi urtetik gorakoentzat soilik. Naturak berez eskaintzen dituen irudiak dira honakoak; pornorik naturalena -gainontzekoari baliorik kendu gabe, noski-.

EarthPorn du izena, eta sarean oso zabaldua dagoen kontzeptua da. Paraje natural ederrenen argazkiak biltzen dituzten hamaika webgune daude izen bera erabiltzen dutenak. Hona naturfilo lizunenentzako moduko zenbait argazki:

 Pornorik naturalena

Pornorik naturalena
Pornorik naturalena


Pornorik naturalena

Pornorik naturalena

Pornorik naturalena

3 pentsamendu “Pornorik naturalena”-ri buruz

  • hau ez. zergatik deitu gertakizun natural batzuei pornoa?

  • Peru Dulantz 2014-05-13 07:52

    Buruko arazoren bat izan behar da argazki horietan pornoa ikusteko… Sendabidea: zenbat eta gehiago egin gutxiago pentsatuko duzu horretan.

  • Santi Leone 2014-05-13 16:12

    Porno gastronomikoari eskainitako blog bat irekitzekotan nago. Gourmet lizunenek munduko hanburges goxoenen argazkiak ikusteko aukera izanen dute bertan. Eta horrela, ad infinitum.