Polizia zinema zuzendari izatera jolasten denean

Dibisio antiterrorista berriaren lehen operazioa izan zen atzokoa. Bost lagun atxilotu zituzten Ondarroan, Deban eta Mutrikun egindako operazioan.

Lehen ezberdintasuna, Ertzaintzari eman zaion presentzia da. Jose Antonio Pastorrek, Ertzaintzaren atxiloketa hauei plus politiko bat eman zien. Ibarretxeren gobernuaren Ertzaintzarekin alderatuz, oraingoa konprometitua dagoela berresten zuen Pastorrek atxiloketen ondorengo adierazpenetan.

Bigarren ezberdintasuna, eta arreta gehien piztu duena, Ertzaintzak berak atxiloketa grabatu eta hedatzea da. Aresen propaganda ariketa bat da? Atzo genioen bezala, Jaurlaritza berriak bere lorpenak hedatzeko duen ezintasunari lotua dagoena? Ertzaintzak indarra erakusten du, eta hainbeste salatzen duten bortxakeria ere bai, bide batez.

Errepikatuko al da aurrerantzean egingo diren operazioetan atxiloketak grabatzeko prozedura hau?

Ertzantza zinema zuzendari

Irudia | Ertzantza zinema zuzendari | Eitb | LGPL
atxiloketak, bideoa, Ertzaintza

5 pentsamendu “Polizia zinema zuzendari izatera jolasten denean”-ri buruz

  • Akats bat duzula uste dut, Gernika aipatzen duzu Ondarroaren partez bigarren parrafoan. Aurretik odno izendatzen dituzu baina hor ‘burua joan zaizula’ uste dut.

    Bestetik ertzaintzak urteak daramatza dena grabatzen, oraingoan operazio garrantzia delako, baina ez dut manifarik ikusi grabaziorik gabe. Ez dakit leno edabideetara bidaltzen zituzten baina ez lidake harrituko.

  • Ane Miren Etxaniz

    Baltuna, egia da bai, Ertzaintzak manifestazio eta ekitaldi asko grabatu dituela, baina atzo bezalako atxiloketaren irudirik ez naiz gogoratzen telebistan ikusi dudanik. Agian oker nago, nobedade bat ikusi badut atzoko atxiloketen irudietan. Mila esker zuzenketarengatik.

  • zakarias aiztierdi 2010-01-27 09:45

    harrelsonen gizonak estiloan (beltzez jantzita, gerrarako kaskoekin, ilunpean ikusteko betaurrekoak…) egindako operazio bat telebistaratu zuten Atutxaren garaian, Astigarragan (oker ez banago), baina ez zen pijamarik eta ikusi.

  • Apenas publikatu izan dira Ertzaintzaren bideoak hedabideetan. Zalantzarik gabe, hau ez da kasualitatea izan, eta Ertzaintzaren irudi jakin bat eman nahi da aurreko Jaurlaritzarekin kontraste moduan. Honelakoak dexente izango direlakoan nago.

  • Ane Miren Etxaniz

    El Confidencial Digitalen irakurri dut, EAJren garaitik datorrela ohitura hau eta atxiloketen “normaltasuna” erakustea duela helburu. Irakurri nahi duenak, esteka hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude