Politikariak eskura

OTI0

Blogeko arduradunen arabera, ez egiteko baimena eman bazioten ere, Anasagastik galdera guzti-guztiak erantzun ditu. Baina aitortu behar da galdera batzuei emandako erantzuna, ez erantzutea bezala dela. Lastima galderak egiteko garaiz heldu ez izana, aukera aprobetxatzeko modukoa baitzen.

Harritu gaitu Anasagasti anarkismoaren aldekoa dela irakurtzeak. Hauteskunde sistemarik onbidetsuenari buruz galdetuta, Anasagastik anarkismoa erantzuten du, hori bai, pertsona argi eta eskuzabalek aurrera ateratzeko baldintza ezartzen du…

Legebiltzarkide izateko euskara zergatik ez ote den jakin behar galdetu diote, sistema publikoan lan egiteko bete beharreko eskakizuna denean. Galdera hori hemendik hamar urtera egiteko egokia dela dio. Eta Zapatero eta Rubalcabak ez dakitela euskara, latina baizik. Esan bezala, ez erantzutea bezala da batzuetan halakoak esatea.

Elkarrizketak ez digu gauza handirik argitu eta lehenago jakin izan bagenu hementxe jarriko genuke guztiok galderak egiteko aukera izateko. Hurrengo batean, beharko. Baina sistema interesgarria da politikariak herritarrengana hurbiltzeko.

Patxi Lopez ere boterera heldu aurretik aritu zen 2.0 politikariarena egiten, Twitter bidez galderei erantzuten. Otsailean izan zen hura eta momentuan erantzun ezin izan zituen hainbat galdera erantzuteko beta hartu zuen gerora blogean. Noski ez zituen guztiak erantzun. Hala ere interesgarria da, ordukoan esandako batzuk irakurtzea. Besteak beste, lehendakari hautatzen bazuten, orduan bezain eskurakoia izaten jarraituko zuela esaten zuen. Eta bestela, esnatzen laguntzeko eskatzen zuen, gerta zekiokeen okerrena bailitzateke hori, bere hitzetan… Hori horrela, abuztuan, boterean 100 egun egin zituela ospatzeko berriz aritu zen twitteatzen, oraingoan ordea, 50 galdera soilik erantzun zituen. Eta oraingoan ez zen blogean erantzun gabeko tweet-ak komentatzen. Gogoeta bat baizik ez zuen publikatu abuztuan… Badaezpada ere…

Gehiago praktikatu beharko lukete politikariek kirol berri hau.

Irudia | sarea | Tanakawho | Creative Commons By SA
politika 2.0
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude